Bizkaiko Ibarrangelu herriko toponimo honen lekuko bakarra dago, XVII. mendekoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Bartolo [N, TO]Toponimoan antroponimo huts bat dago, Bartolo, Bartolome osoagoaren aldaera euskal lurraldean ezaguna, eliza kristauraren eraginez. Antroponimo honek hainbat aldaera ditu, baita eratorri hipokoristiko batzuk, toponimiara igaroak ere, Bartolotxonea eta Bartolotxuena toponimoetan bezala. Bestelako da Bortoluanea toponimoa, bere oinarrian *Bortolo aldaera omen dagoelako, lekukotutako Bertolotik abiaturik, beharbada.
Bartolo (la casa de), Ybarranguelua 17.1641, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario