jueves, 24 de julio de 2025

Mezkintxo toponimoa

 Mezkintxo da Zalduondoko tontor bat. Lekuko zaharrena XVII. mendekoa da, Mezquicho, urterik gabe. Aldaera hori berriz agertzen da hurrengo lekukoan, XIX. mendekoa, Mezquicho (1830). Ondorengoetan Mezkintxo dago eta zalantza sortzen da, Mezkitxo hori akatsa da ala izen zaharra? Egungo izenak analisi erraza izan dezake, bukaeran -txo atzizki txikigarria eta oinarrirako bi aukera daude, mizkin hitza edo Mezkia herria, oso hurbil dagoena. Arazoak daude, bata ala bestea aukeratzeko. Litekeena da lotura izatea Mezkia toponimoarekin baina orduan bitxia da -txo atzizkia jasotzea, tontor bat delako. Beste arazoa da geroko Mezkintxo izenaren bigarren silabako sudurkaria, beharbada aurreko lekukoetan bazen baina islatu gabe geratu zen, bestela ahoskeran aldaketa bat izan zen, agian mizkin hitzaren eraginez?
Lekuko zahar gehiago beharrezkoak dira, dirudienez, Mezkia herri izenetik sortuko zen baina gero mizkin izenaren eragina izan zezakeen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario