Txango antroponimo hipokoristikoaren lekuko bat dago Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 73. or.:
E Chango Andia e su muger Garaçicho, vn millarAntza denez, Joan antroponimoaren hipokoristiko ugarietako bat da, -ko atzizki txikigarria erantsirik. Hasierako silabaren bilakaera bertsua gertatu zen Txanetenea toponimoan, Txanet(e) hipokoristikotik sortua. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan informazio toponimikoa ematen du, baina ez antroponimikoa, 119.-120. or.:
grande: I U grande
Txango, Xango (Txoan, Xoan): Chango. Del Vallek (1933: 180) Juanicot-en euskara beteko kidetzat hartzen du. Sunbillan Changonea eta Martinchango oikonimoak zeuden 1726an, Txángenià eta Txángobattà orain. Olondritzen Sangorena ageri da 1794an (Au.p., 42); ez dakit hondarreko honetan eskribauak Txango-ren aldaera zatekeen Xango-ren moduko zerbait ez ote zuen idatzi nahi izan.Laburtuz, Txan 'Joan' + -ko > Txango. Nahiko arrunta da hipokoristiko batetik beste bat sortzea eta Oiartzungo hau izan daiteke Txangoren lekuko zaharrenetako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario