Txanetenea da Hernaniko baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Hernaniko Jauregi auzokoa:
TXANETE ENEA (prop.)Bukaeran -(r)en atzizkia eta artikulua daude, apur bat aldaturik eta oinarrian Txanete antroponimo hipokoristikoa, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan azaldua, 117. or.:
Txanet, Xanet(e) (Joan(e). Cf. Txante, San, Sanet): Chanet (1359, MD, 1971, 82, 84), «Chanet d’Aparrayn, molier de Lassague» (Izura, 1393, Doc.Gasc.II, 252), Xanete de Loredo (XV. m., LGS, 361).Oinarrian Joan antroponimoa dago, aldatua, beharbada Txan hipokoristikoa bihurtua, eta ondoren -et(e) atzizkia, ohikoa antroponimian. Blog honetan hainbat toponimo aztertu dira, Galbete bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario