Mostrando entradas con la etiqueta Joan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Joan. Mostrar todas las entradas

viernes, 4 de julio de 2025

Txango antroponimoa

 Txango antroponimo hipokoristikoaren lekuko bat dago Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 73. or.:

E Chango Andia e su muger Garaçicho, vn millar
grande: I U grande
Antza denez, Joan antroponimoaren hipokoristiko ugarietako bat da, -ko atzizki txikigarria erantsirik. Hasierako silabaren bilakaera bertsua gertatu zen Txanetenea toponimoan, Txanet(e) hipokoristikotik sortua. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan informazio toponimikoa ematen du, baina ez antroponimikoa, 119.-120. or.:
Txango, Xango (Txoan, Xoan): Chango. Del Vallek (1933: 180) Juanicot-en euskara beteko kidetzat hartzen du. Sunbillan Changonea eta Martinchango oikonimoak zeuden 1726an, Txángenià eta Txángobattà orain. Olondritzen Sangorena ageri da 1794an (Au.p., 42); ez dakit hondarreko honetan eskribauak Txango-ren aldaera zatekeen Xango-ren moduko zerbait ez ote zuen idatzi nahi izan.
Laburtuz, Txan 'Joan' + -ko > Txango. Nahiko arrunta da hipokoristiko batetik beste bat sortzea eta Oiartzungo hau izan daiteke Txangoren lekuko zaharrenetako bat.

viernes, 9 de mayo de 2025

Doneanzabal toponimoa

 Bizkaiko Garai herriaren inguruko toponimo honen lekuko bakarra dago, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuaren 4. agirian, 1487. urtekoan:

Otrosi, apropiaron e dieron e adjudicaron a los cofrades e bezinos de la foz e partida de Milicua e a sus consortes todo lo de dentro de los limites e linderos siguientes, es a saver: desde la punta de la egurza e monte biexo de la dicha foz e cofradia de Meliqua, que es en Lasiar, e dende al logar llamado Anaoco Helorria, e dende al sel llamado Dolara Urquiaga, el dicho sel fenezia avaxo, todo fasta al llogar llamado Doneanzaval e parte Garaygoya, dende fasta los terminos e montes e egurzas que se llama de la foz e partida de Meliqua, para que los ayan para si e sus cassas e casserias sin parte de otras perssonas algunas.
Nahiz eta lekuko bakarra izan, badirudi aldaketa gehiegirik jaso ez duela eta toponimoaren elementuak aski argiak dira, hiru elementu izan litezke, done + Joan + zabal. Muturretako elementuek ez zuten aldaketarik jasoko, baina bai erdikoak. bokalarteko /i/ galdu zelako eta baita hurrengo bokala, /o/. Ez dira gutxi Joan santu izenetik sortutako toponimoak, Jandoniane toponimoa bezala, baina honetan beste elementu bat dago, jaun + done + Joan(e).

viernes, 22 de marzo de 2024

Txanetenea toponimoa

 Txanetenea da Hernaniko baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Hernaniko Jauregi auzokoa:

TXANETE ENEA (prop.)
Bukaeran -(r)en atzizkia eta artikulua daude, apur bat aldaturik eta oinarrian Txanete antroponimo hipokoristikoa, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan azaldua, 117. or.:
Txanet, Xanet(e) (Joan(e). Cf. Txante, San, Sanet): Chanet (1359, MD, 1971, 82, 84), «Chanet d’Aparrayn, molier de Lassague» (Izura, 1393, Doc.Gasc.II, 252), Xanete de Loredo (XV. m., LGS, 361).
Oinarrian Joan antroponimoa dago, aldatua, beharbada Txan hipokoristikoa bihurtua, eta ondoren -et(e) atzizkia, ohikoa antroponimian. Blog honetan hainbat toponimo aztertu dira, Galbete bezala.

miércoles, 14 de junio de 2023

Manikoetxe toponimoa

 Sondikako toponimo hau behin bakarrik jaso da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Manicoeche [N, TO]
Manicoeche (la caseria de) [Goiri (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra ere, etimologia egokia jaso dezake, baina aldaketa batzuk behar ditu. Toponimoak bi elementu izan zituen, maniko- ezezaguna eta etxe izen arrunta. Ez da oso egitura erabilia baina PI + etxe ezaguna da, batez ere sartaldean, Estebanetxea toponimoa bezala. Egitura horrelakoa bada, *Maniko hori antroponimo bat litzateke, ezezaguna. Aldaketa bat beharrezkoa da izen hori argitzeko, Joanes antroponimoaren aldaeren artean Manex bezalakoak daude eta berdina gertatuko zen *Maniko horri. Horrela Manixenea toponimoa dago, oinarrian Manix aldaera duela.
Toponimoan atzeranzko urratsa egin eta Juaniko bezalako bat izango genuke, hau ezaguna, erdaraz sortua, Juan antroponimoari -ico atzizki txikigarria erantsia. Euskal lurretan ere ez zen ezezaguna izan, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badira lekuko zahar batzuk, 124. or.:

lunes, 12 de junio de 2023

Xane toponimoa

 Xane da Mungiako baserri bat. XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Jane [N, TO]
Jane (la casa de) [Achuri (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane (la casa de) [Achuri (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Jane (la caseria de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.


Jane [N, NO]
Jane (Bauptista de) [Jane (la casa de)] [Achuri (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane (Domingo de) [Ascao (calle de)], Bilbao, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane (Domingo de) [Ynsausti (la casa de) (pr.n.res)] [Achuri (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane hijo (M(a)r(ti)n de) [de Cathalina de Landaluze] [Jane (la caseria de)] [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.

Mungian bertan bazen beste toponimo bat, bi lekukoren bitartez ezaguna:
Janena de Liti [N, TO]
Janena_de_Liti (la casa nueba de), Munguia (anteyglesia de), a.1799, FogVizcayaMs.

Janene [N, TO]
Janene (la casa de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrago bat dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Beraz, XVII. menderako deitura ongi finkaturik zegoen Mungian eta ziurrenik toponimoa zaharragoa zen.
Hiru izen daude aztertzeko, alde batetik Janena eta Janene, eta hauen bukaeran -(r)en eta artikulua daude, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian Jan(e) dago, beste toponimoan dagoen izen bera. Hau antroponimoa litzateke, Joan hedatuagoaren aldaera, ziurrenik Joane aldaeratik abiatuz.

miércoles, 24 de mayo de 2023

Manixenea toponimoa

 Manixenea da Astigarragako baserri bat. Toponimoaren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MANIXENE (prop.)
Oinarria Manix antroponimo hipokoristikoa da eta P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan dago, 74. or.:

Beraz, antroponimo hori Joanisen aldaera ugarietako bat da, Ipar Euskal Herrian ezaguna batez ere.

miércoles, 17 de mayo de 2023

Joangi toponimoa

 Joangi da Lizartzako baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

JOANGI (prop.), Ospela alderdi
Toponimoan antroponimo huts bat dago, Joangi hipokoristikoa, oinarrian Joan izenaz eta -ki atzizkiaz sortua, sudurkari atzean egoteagatik belarea ahostundu da. Lekuko batuzk badira P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuaren 138. orrialdean:

Beste toponimo askotan bezala, toponimoan antroponimo bat dago, beste ezer gabe.