Petramendi da Orozkoko tontor bat. Izendegi ofizialeko lekukoak mede honetakoak eta, beraz, oso berriak. Horrek ziurtasuna kentzen dio hemen emango den etimologiari. Ziurrenik azken elementua ez da aldatu, mendi izena baina oinarrikoa ezberdina izan zitekeen eta Petra bihurtu, antroponimo ezaguna delako, nahiz eta egun, pertsona zaharrenetan baina ez aurkitzen. Petra antroponimo emakumezkoa da, Petro gizonezkoaren aldaera, bukaerako bokalak genero bereiztekoa da, gaztelaniazko hitz gehienekin bezala. Bitxia da, gaztelaniaz gizonezkoentzat Pedro erabilia da, baina emakumezkoentzat Petra da, ez Pedra, beharbada piedra izen arruntarekiko antza saihesteko. Euskaraz, Petri zaharraz gain, Petro ere erabili da, Petrosolo toponimoaren oinarria.
Petraren bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:
2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna
Petramendi toponimoa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina