Petretxe da Dimako baserri bat. Lekuko zaharrik ez du, jaso direnak mende honetakoak direlako. Beraz, izen bakarra dago analizatzeko eta, dagoen bezala, bi elementu aurki ditzakegu, bukaeran etxe izen arrunta eta hasieran Petri antroponimoa izan daiteke, baina bere azken bokala galdu duenez, Petro edo Petra ere izan litezke. Horrelako egitera, PI + etxe, ez da ohikoa baina lekukoak ere badira, batez ere sartaldean, Manikoetxe toponimoa bezala, Sondikakoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina