Ogallurreta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ogallurreta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Ogallurreta toponimoa

 Ogallurreta da Bidasoa ibaiaren erreka bat eta Hondarribiko baserri bat. Hiru toponimo eratorri daude, Ogallurretazpi eta Ogallurretagaraikoa baserriak eta Ogallurretagaña aurkintza.
Toponimoaren lekukotza XVI. mendera arte heltzen da Hondarribiko toponimia liburuan, 646. or.:

Lekuko zaharragoak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan, 66. agirian, 1503.-1537. urteen artean:
Oguellurreta de baxo, medio fuego Medio fuego
Oguellurrea de suso, medio fuego
Kontuan izanik lekuko haeuk, zalantzazkoa da liburuan agertzen den aipua, ogilurreta 'tierra de pan' zela. Bigarren bokalean aldaerak daude, /e/, /i/, /a/ eta /o/. Zaharrena beharbada jatorrizkotik hurbilen dago eta, beraz, analisirako Ogellurreta lehenetsiko dugu. Hala izan bazen, toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago lur hitza eta oinarrian, hitz egokiena hogei izan liteke. Hala bazen, lehenagokoa da il > ll bilakaera, toponimian gutxitan agertu ohi dena. Alde semantikoa geratzen da azaltzeko, hogei lur zehazki zer zen historiari lotutako gaia da, lurren banaketa zaharrari lotua, beharbada.