Mostrando entradas con la etiqueta Amiti. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Amiti. Mostrar todas las entradas

viernes, 26 de abril de 2024

Mitarte toponimoa

 Mitarte da Aretxabaletako bazter-auzo bat. Hiru toponimo eratorri daude, baserriak: Mitarteandikoa, Mitarteazpikoa eta Mitartegaraikoa.
Aretxabaletatik oso hurbil dago Arrasate eta herri honetarako XIX. mendeko erdialdeko lekukoak daude Arrasateko toponimia liburuan, 67. or.:

Lekuko bat, zaharrena, ez da toponimikoa, deitura baizik, baina horrek erakusten du toponimoa bazela XV. mendean, oso garai zaharrean. Hurrengo menderako lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk daude XVI. mendearen erdialdetik, lekuko zaharrena 1542. urtekoa delako:

Toponimoak antz handia du Imitarte toponimoarekin, ezberdintasun bakarra da hasierkao bokala, Arrasateko toponimoan galdu delako, aferesi bat gertatu da. Bilakaera bera *Amiti antroponimoaren eratorri toponimiko batzuetan gertatu da, Mitizar eta Mutitegi toponimoetan.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaerakoa arte hitza, ziurrenik ez da zuhaitz izena, lekuzko partikula baizik. Antroponimoa *Amiti izango zen, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaltzen dena.

lunes, 5 de febrero de 2024

Amitar toponimoa

Amitar da Elorrioko mendi bat, badago toponimo eratorri bat, Amitarroste aurkintza.
Lekuko zaharrena XVIII. mendekoa da, Amitar (1780). Egungo ahoskera Amittar da. Lekukotza ez da oso handia baina toponimoa analiza daiteke, baina jakinik lekuko zaharrik ez dagoela eta aldaketa baten beharra dagoela. Bukaerako silaban ia > a soilketa gertatuko zen eta, beraz, lehenago *Amitiar izango zen. Toponimoak bi elementu lituzke, *Amiti antroponimoa eta ihar izenondoa. Azken hau ezaguna da toponimoan, horrela blog honetako Lasiar eta Udiarraga toponimoetan izenondo bera legoke.
Antroponimoa garai batean nahiko hedatua izan zen, Erdi Aroan eta Amitesarobe, Imitola toponimoen oinarria izan zen, beste batzuen artean. Aipagarria da toponimo honek aferesia ez jasatea, antroponimo honen eratorri batzuekin gertatu den bezala, cf. Mitizar toponimoa.

viernes, 1 de diciembre de 2023

Mitizar toponimoa

 Mitizar da Idiazabalgo etxe bat. XX. mendeko toponimo honen lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MITIZAR (prop.) Urbizu ballara, Idiazabal
Toponimoa apur bat aldaturik dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen bigarren erdian hasten dira Mitezar deituraren lekukoak:

Beraz, aldaketa bat gertatu zen, bokal asimilazio bat, i-e > i-i. Gainera, proposatuko den etimologian aldaketa bakarra gertatu da, aferesi bat. Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena zahar izenondoa da eta hasierakoa *Amiti antroponimoa, Amitisarobe toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horri buruz.

martes, 28 de noviembre de 2023

Mutitegi toponimoa

 Mutitegi da Tolosako baserri bat. Toponimo eratorri bat dago, Mutitegiko tontorra.
Herri berean oso toponimo antzekoa dago, XVII. mende hasierakoa da, 1625. urte inguruan idatzi zelako Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburua eta Tolosako etxeen artean Mititegui aipatu zuen.
Lekuko gehiago daude Pablo Gorosabelen Bosquejo de Tolosa liburuaren 5. kapituluan Mititegi zein Mutitegiren aipu batzuk daude. Horrela, Mititegiren aipu bakarra 1611. urteko agiri batekoa da:

Domingo de Artano, dueño de la casería de Picoaga, expuso que los pertenecidos de ésta confinaban con terrenos concejiles por la parte de Mititegui, y particularmente un castañal donde había dos mojones por la parte de arriba muy distantes uno de otro, y pidió que para mayor claridad se pudiese otro en medio de los dos.
Hurrengo biak dira Mutitegiren aipuak, lehenengoa 1708. urtekoa:
Que en la de 26 de Febrero de 1708 se dio comisión al Sindico para que asistiese a la colocación de un mojón divisorio de lo concejil y de una tierra propia de Don Miguel de Aramburu, existente en el partido de Mutitegui en el sitio llamado Arategui.
Azkena, 1799. urtekoa:
Que en la de 18 de Agosto del mismo año 1799 se nombró comisionado que interviniese en hacer la demarcación y fijación de mojones divisorios de lo concejil y pertenecidos de las caserías de Erreca, Olarrain Garaicoa y Mutitegui con arreglo a la declaración del perito Don Francisco de Ugartemendia.
Beraz, bost lekuko daude Tolosakoak, bi zaharrenak Mititegi dira eta beste hirurak, berrienak, Mutitegi. Toponimo bera bada, bilakaera bat gertatu da eta norabidea argia da: Mititegi > Mutitegi. Bokal disimilazio bat gertatu da, i-i > u-i, Jandustegi toponimoan bezala.
Mititegi bada aztertzeko izena, bi zatitan bana daiteke, azkena -tegi atzizki ezaguna da baina hasiera miti-, ez da. Azalbidea aurkitzeko, aldaketa baten beharrean gaude, aferesi bat gertatuko zen, Bañezbaso toponimoan bezala, Imitarte toponimoa ere badelako. Hauetarako antroponimo bat proposatu dugu, arabiar jatorrikoa, Amitisarobe toponimoaren sarreran informazio gehiago dago.

lunes, 20 de noviembre de 2023

Imitarte toponimoa

 Gipuzkoako toponimo hau heldu zaigu deitura bihurtua, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik ezaguna izan zen Azkoitian:

Toponimoa ezaguna ez bada ere, deiturek emandako lekukoek erakusten digute Azkoiti inguruko toponimoa izan zela eta ziurrenik eremu horretako toponimia sakon aztertuz litekeena da toponimoa aurkitzea.
Imitarte izena iluna da, bukaeran arte hitza dago baina hasiera ez da hain argia. Hala ere, Erdi Aroko antroponimiak laguntza eman dezake, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaldua. Beraz *Amiti + arte > *Imitiarte > Imitarte. Bilakaera berdintsua Imitola toponimoari ere gertatuko zitzaion.
Antroponimoa erakutsi ondoren, bigarren elementuaren txanda heldu da. Arte hitza argia bada ere, iluna da testuinguru horretan, zaila delako arte hori zuhaitz izena izatea. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan gertatzen da, Magdalenoarte eta Galindarte toponimoetan bezala, oinarrian antroponimoa dutela. Ziurrenik arte toponimo hauetan leku esanahia zuela, baina ziurtasunik ez dago.

lunes, 13 de noviembre de 2023

Imitizabal toponimoa

 Imitizabal da aurkintza bat, Olatzagutian. Lekukoak ez dira batere zaharrak, lekukotza XX. mendearen bukaeran hasten delako:

imitizabal (1992)
Imitizabal (2019)
imitizábal (1992-1999)
Toponimoak bi elementu lituzke, azkena zabal da, hitz ezaguna eta toponimian ere oso hedatua. Hasierakoa ilunagoa da baina kontuan izanik badela hasiera bera duen toponimo bat, Imitola, hain zuzen, analisia errazten da jakinik azken honen oinarrian antroponimo bat izan zela, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaltzen dena.
Antroponimoa, beharbada, *Amiti bezala egokitu zen eta orduan aldaketa bakarra gertatuko zen, hasierako bokala berdindu zen hurrengo biekin: a-i-i > i-i-i. Aldaketa erratuko zen antroponimoa galdu zenean eta hori, beharbada, laster gertatuko zen, antroponimoaren honen ezagutza lekuko toponimoen bitartez heldu delako.

lunes, 6 de noviembre de 2023

Imitola toponimoa

 Imitola da sartaldeko hiru lurraldeetan dagoen toponimoa. Arabako Laudion etxea da, Bizkaiko Etxebarrian baserria eta Gipuzkoako Oñatin baserria, basoa eta erreka.
Etxebarriko baserriak beste izen bat du Bizkaiko foru diputazioaren toponimiaren zerbitzuaren arabera, Imintola, aurrekoaren oso antzekoa:

Toponimo honetarako XVIII. lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Imitola [N, TO]
Ymitola (la casa de) [Auleztia (bereda de), Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ymitola (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (la casilla de) [Auleztia (bereda de), Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Yminttola (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Ymitola_Menor (al casa nueba de), Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.

Imitola [N, NO]
Ymitola (Bartholome de) [Adorriaga (la caseria de)] [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (Dom(ing)o de) [Ymitola (la caseria de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (Domingo de) [Ymitola (la casa de)] [Auleztia (bereda de)], Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ymitola (Domingo de) [Ymitola (la casilla de)] [Auleztia (bareda de)], Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ymitola (Domingo de) [Ymitola_Menor (la casa de)], Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.
Ymitola (Josef de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Ymitola (Juan de) [Andrinua_Goicoa (la caseria de)] [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (Manuel de) [Vizarra (la caseria de)], San_Andres de Echevarria, a.1745,FogVizcayaMs.
Ymitola viuda (Maria de) [Zapataricoa (la caseria de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymittola (Bartholome de) [Aguirre_de_Susso (la cassa de)], Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.


Imintola [N, NO]
Yminttola (Domingo de) [Yminttola (la cassa de)], Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharragoak aurki daitezke Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendetik jaso dira lekuko gutxi batzuk:

Imintola ere bilatu da Dokuklik-en, eta lekuko bakarra aurkitu da:

Lekukoak kontuan harturik, Imitola aldaerak du lehentasuna eta hori da aztertzeko izena. Toponimoak bi elementu ditu, azkena ola izan da, 'etxola; burdinola'. Hasierakoa antroponimo bat izan daiteke, arabiar jatorrikoa, Amitisarobe toponimoaren sarreran informazio gehiago dago. Aldaketa batzuk gertatuko ziren toponimoa papereratu baino lehen, hasierako bokala aldatu zen, bigarrenaren asimilazioz eta antroponimoaren azkeneko bokala galdu zen, elkarketa egiterakoan.

viernes, 25 de agosto de 2023

Amitesarobe toponimoa

 Amitesarobe da Urnietako baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdean agertzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

AMITESAROBE (AMISASORO) (col.) Ergoien ballara
Donostiako toponimia izeneko lanean bildu dira lekuko batzuk XVI. mendearen bukaeratik jasotakoak:
Amitisarobe (1592, Sebastian de, E.H.A.1, 25 r.), Amitisare (1702, Juan Vicente de, E.H.A.2, 66 v.), Amitisaroe (1703, Ignacio de, E.H.A.2, 67 r.), Amitesarobe (1708, Maria Bautista de, E.H.A.2, 79 v.).
Lekuko gehiago aurki daitezke Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen bukaeratik jaso dira lekuko batzuk, Donostiakoak:

Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran saroi izan arrunta, saroe aldaera zaharrarkein. Hasierakoa antroponimo bat da, arabiar jatorrikoa. Izen horretaz informazioa dago Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) liburuan, s.v. Hamide:

Euskaraz, lekuko zaharretan bezala, horzkari ahoskabea dago. Antroponimo hori Euskal Herrian erabili zelako lekukoa da toponimo hau.