Imitizabal da aurkintza bat, Olatzagutian. Lekukoak ez dira batere zaharrak, lekukotza XX. mendearen bukaeran hasten delako:
imitizabal (1992)Toponimoak bi elementu lituzke, azkena zabal da, hitz ezaguna eta toponimian ere oso hedatua. Hasierakoa ilunagoa da baina kontuan izanik badela hasiera bera duen toponimo bat, Imitola, hain zuzen, analisia errazten da jakinik azken honen oinarrian antroponimo bat izan zela, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaltzen dena.
Imitizabal (2019)
imitizábal (1992-1999)
Antroponimoa, beharbada, *Amiti bezala egokitu zen eta orduan aldaketa bakarra gertatuko zen, hasierako bokala berdindu zen hurrengo biekin: a-i-i > i-i-i. Aldaketa erratuko zen antroponimoa galdu zenean eta hori, beharbada, laster gertatuko zen, antroponimoaren honen ezagutza lekuko toponimoen bitartez heldu delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario