viernes, 26 de abril de 2024

Mitarte toponimoa

 Mitarte da Aretxabaletako bazter-auzo bat. Hiru toponimo eratorri daude, baserriak: Mitarteandikoa, Mitarteazpikoa eta Mitartegaraikoa.
Aretxabaletatik oso hurbil dago Arrasate eta herri honetarako XIX. mendeko erdialdeko lekukoak daude Arrasateko toponimia liburuan, 67. or.:

Lekuko bat, zaharrena, ez da toponimikoa, deitura baizik, baina horrek erakusten du toponimoa bazela XV. mendean, oso garai zaharrean. Hurrengo menderako lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk daude XVI. mendearen erdialdetik, lekuko zaharrena 1542. urtekoa delako:

Toponimoak antz handia du Imitarte toponimoarekin, ezberdintasun bakarra da hasierkao bokala, Arrasateko toponimoan galdu delako, aferesi bat gertatu da. Bilakaera bera *Amiti antroponimoaren eratorri toponimiko batzuetan gertatu da, Mitizar eta Mutitegi toponimoetan.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaerakoa arte hitza, ziurrenik ez da zuhaitz izena, lekuzko partikula baizik. Antroponimoa *Amiti izango zen, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaltzen dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario