Amurdi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Amurdi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Amurdi toponimoa

 Amurdi da Bizkaiko eta Gipuzkoako toponimoa. Azken lurralde honetako Bergarako herrian basoa da. Bizkaiko Elorrion baserria eta aurkintza da eta Amurdipe toponimo eratorria dago, hau ere aurkintza.
Bergarako euskara web gunean Amurdi toponimoaren informazioa dago, tartean lekuko zaharrak. XIX. mendearen hasieratik ezagutzen dira bi lekuko zahar, Amurdi (1802) eta Amurdialde (1813).
Bizkaiko toponimoaren lekukotza zaharragoa da, baina urte gutxigatik, XVIII. mende bukaerako bi lekuko daudelako Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Amurdia [N, TO]
Amurdi (la caseria de) [Berrio (barrio de en la cofradia de Arguinetta)], Elorrio, a.1796, FogVizcayaMs.
Amurdia (la casita nueba de), Elorrio, a.1798, FogVizcayaMs.
Amurdi izenak gogorarazten du beste izen bat, Amordiko tontorra toponimoa, Arrasate eta Oñatiren arteko bizkarra, hegia. Honetarako hitz eratorri bat proposatu genuen, *amordi, harmora izenaz eta -di atzizkiaz osatua. Ezberdintasun txiki bat dago bi toponimoren artean, erdiko bokala, beharbada bokal asimilazioa gertatu zen, o-i > u-i.
Dirudienez, *amordi hitzaren erabil-eremuan sartaldekoa zen, hangoak direlako ezagutzen diren lekuko toponimiko guztiak.