Mostrando entradas con la etiqueta Azeari. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Azeari. Mostrar todas las entradas

lunes, 20 de octubre de 2025

Atxarola toponimoa

 Atxarola zen, Auñamendi entziklopediaren arabera, Trapagarango aurkintza bat, XIX. mende bukaeran:

Término de Valle de Trápaga-Trapagaran, Bizkaia [1893].
Lekuko gehiagorik ez dagoenez, sarrera honetan aurkeztuko den analisi etimologikoak mugak baditu, alde batetik, toponimoaren kronologia, berantiarra eta beste aldetik, lekuko bakarra da eta horrek esan nahi du arazoren bat izan bada toponimoaren transmisioan litekeena da ez antzematea. Hala ere, toponimoa zuzena izan daiteke, okerrik gabe eta mendeen joanak beharbada ez du aldatu. Beraz, ziurtasun maila altuagoa izateko, lekuko gehiago eta zaharragoak beharrezkoak lirateke.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran ola 'etxola; burdinola' izen arrunta, oso ohikoa toponimian. Hasierakoa, antroponimoa izan liteke, Otsandola toponimoan, esaterako, Otsando antroponimoa dugu. Atxarola toponimorako Azeari proposatuko dugu, Asinarius latinetik mailegatutako eta egokitutako antroponimoa, azeri izen arrunta ere sortu zuen. Txistukaria afrikatua erka daiteke Atxirika toponimoarekin, Azeariren hipokoristikotzat har genezake bi toponimoetan dagoena, nahiz eta tarteko bokala ezberdina izan.

viernes, 19 de julio de 2024

Atxirika toponimoa

 Atxirika da Busturiako bazter-auzoa eta baserria, badago toponimo eratorri bat, Atxirikaerdikoa baserria. Toponimo honen lekuko zaharrena XV. mende bukaerakoa da eta jasoa dago P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca, 161. or.:

6.37. Atxirika (casa de Durango, B?)
En 1487, en Durango, se documenta Pedro de Achirica (Hidalgo de Cisneros et al, 1989b, 68, pág 375). Omaetxebarria, como hemos visto más arriba, cree que el antropónimo que está en la base es Acilius, y es posible que así sea, pero también podría estarlo Acirius (Solin & Salomies, 1994: 5). Habrá que partir de una forma asibilada, de *(terra, villa) atzirica ‘la granja de Acilius o Acirius’, de donde habrá salido, por palatalización (sin embargo no veo muy clara su razón de ser), Atxirika.
Hemen aurkeztuko den etimologiak ez du loturarik aurrekoarekin, baina argi dago, edonola ere, bi elementu daudela toponimo honetan, bukaeran -ika atzizkia, nahiko ezaguna Bizkai aldean, eta oinarrikoa antroponimoa izan ohi da, baina hori emateko, blog honetako bi sarreratan plazaratua erabiliko da, Aizarotz eta Aiziritze toponimoetarako hipotesitzat emandakoa. Bi izen hauetarako oinarriko antroponimoa Azeari proposatu da, edo, bere aurrekaria Asinarius latina. Atxirika eta Aiziritze izen antzekoak dira, ezberdintasun handiena atzizkian datza, batean -ika, bestean -i(t)z. Gainera, Aizarotz ere bada, honetan atzizkia -o(t)z dena.
Asinarius oinarria izan bazen, orduan *Asinarica bezalakotik abiatu beharko zen, sudurkaria galdu, tarteko /a/ ere galdu eta txistukaria palatalizatuko zen, honetan ere Aiziritz izen paraleloa genuke, honetan ere lehenego lekukoetan <x> dago, palatalizazioaren adierazlea, ziurrenik. Beharbada toponimoaren hasiera beranduagokoa da, Azeari + -ika baturik, edo hobeto, *A(t)xeari. Orduan bilakaera antzekoa izango zen, beharbada ea > ia bokal disimilazioa gertatu zen, ondoren tarteko /a/ galdu. Aiziritze toponimoan sabaikaria <x> bazen, Atxirika toponimoan <tx> genuke, eta hau mendeetan egonkorra izan da.

miércoles, 10 de julio de 2024

Aiziritze toponimoa

Aiziritze da Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriburua, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badago Aiziritze toponimoaren informazioa, lekuko zaharrenak XIV. mendekoak dira:

ayxiritz (1316)
aysiriz (1350)
ayssiriz (1350-1353)
aychiritz (1395)
Lekukoetan ez dago alde handirik, lehenengoetatik. Azken mendeetan lehenengo txistukaria despalatalizatu da eta bukaeran -e paragogiko bat erantsia da, fenomeno ezaguna sortaldeko toponimian, leku kasuetatik ziurrenez, Aiziritz-en, Aiziritz-e-ra bezalako erabileretatik.
Toponimoa lehenagotik aztertua izan da eta sarrera honetan hiru ikertzaileren iritzia jarriko dugu, Euskaltzaindiaren aipatutako orrialdetik jasoa. Lehenengoa P. Salaberriren azterketa luzea, Nafarroa Behereko herrien izenak liburutik jasoa, lehenagoko ikertzaileek toponimo honetaz idatzitakoa iruzkinduz:
[...]
Etimologia azalpenak: Hatanek (1895: 11) ‘haritz tokia’ adiera ematen dio; Vinsonek (1909: 354) hidronimotako jotzen duen itz dakusa Ainciritz-en (sic), bukaeran, oso oker ez bagabiltza. Caro Barojak (1945: 110) Hariztoi abadearen zerrendatik Aiziritze biltzen du eta erraten hau latineko –icus-etik ateratako –iz atzizkia duten Hegoaldeko herri izenekin erlazionaturik dagoela; Lemoinek (1977: 187) ‘bergerie’ adiera duela dio eta ahuntz-etik atera dela. Orpustanek (1990: 55-56) aitzineko ikertzailearen etimologia ezesten du, euskal hiztegian ahuntz-etik eratorritako aisiritz terminorik ez dagoelako eta toponimia zaharrean saroheei («à des bergeries») erreferentzia egiten dien toponimorik ez delako [Ez dakigu zer ulertzen duen Orpustanek xeheki "bergerie"-tzat, baina sarohe hitza behintzat ongi zaharra da; cf. Mitxelenak TAV-en (2.1.8) biltzen dituen Orreagako 1284ko Larrandorenen bi sarohe eta Urriztoyen bi sarohe]. Ortzaizeko irakaslearen irudiko toponimoaren lehen osagaia aitz ‘haitza’ da eta bigarrena ira ‘iratzea’; ez da garbi gelditzen bukaeran –tz atzizkia ikusi behar denez. Gure iritzian egungo ebakerak eta dokumentazioak galarazten dute, nahiz beharbada ez erabat, toponimo honetan haitz ikustea; aspiraziorik ez azaltzeak ere ez du sobera laguntzen. Toponimo guztien etimologia argitzea ezin itzurizko betekizuna balitz, guk nahiago genuke Aiziritze Nafarroa Garaian errepikatzen den Aizita toponimo ilunarekin lotu (cf. Ayçita lusarra, Aycita berro, Aycita Berroa Erroibarren, Ayçita Arakilgo Etxeberrin, Axíte bihurtua egun; ikus TAV, 2.1.8, Ostolatza, 1978, 170, 245. or., 290, 371. or., 291, 372. or. eta NTEM XIII, 63. Axitarte orain erdaraz Dos Hermanas deitzen den harrartearen izena da; bukaera Baztango Irurita-n dugun bera izan daiteke).
Azkena, Orpustanen Nouvelle toponymie basque, Noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule liburukoa:
Aïcirits, Aiziritz (Aiziriztarr) (sanctus martinus de assiriz 1160, ayxiritz 1316, aysiriz 1350, aychiritz 1413) // Aucun mot du lexique basque susceptible d’exister avant le XIIe siècle et qui, “dérivé d’ahuntz” (qui est “chèvre”), aurait pris la forme et le sens de aisiritz “bergerie” (8 [Ibid. [LEMOINE, J., Toponymie du pays basque-français et des pays de l’Adour, Paris Picard, 1977] p. 187]) ne peut convenir pour expliquer ce toponyme, ni nul autre. Le premier élément est aitz et le second a pu être un ancien iratze “fougeraie” phonétiquement assimilé sur le premier élément: *aitz-iratze > aitz-iritz(e), au sens de “fougeraie des rochers” ou “du haut”. Et comme il y avait ici un domaine noble important connu par son nom générique de “salle” salha (l’aspiration est toujours notée: 1125 salfa, 1413 la salle de salha) et situé en hauteur, c’est lui que le toponyme avait pu d’abord désigner, peut-être même avec une forme à suffixe inusité ailleurs et analogique de iri “domaine rural”. Car le même toponyme dépourvu de sifflante finale nomme une maison médiévale au village voisin d’Arbérats: “Aitziri(a)” (1350 aycirie): le sens “domaine du rocher” est ici explicité par le socle rocheux qui affleure près de la maison. Aïcirits avait aussi une maison noble “du bas” Uhartebehere nommé en formule gasconne uhart iusa en 1316, par opposition à celle du “haut” qui est Uhart-Mixe (voir ce nom)
Hauetaz gain, bada beste etimologia bat, Hector Iglesiasen Aztarna germanikoa Euskal Herriko toponimia historikoan lanean agertua, 326. or.:

Hemen plazaratuko den etimologiak ez du kontuan hartzen *haitz-iratze ustezko bat, ezta Aitziri(a) edo Aizita toponimoekin lotura, ezta *Aiziricus ustezko antroponimo berreraikia ere. Aipagarria da bukaeran -itz atzizki ezaguna dagoela eta askotan oinarrian antroponimo bat izan ohi da. Antzekotasunagatik, hurbila izan liteke Azeari antroponimoa, latineko Asinarius izenetik egokitua euskarara. Aiziritze izenaren antzekoa da Aizarotz toponimoa, batean -i(t)z atzizkia dena, bestean -o(t)z da.
Azeari antroponimoa izan daiteke edo, atzera joanez, Asinarius. Batean zein bestean, aldaketa batzuk gertatu ziren, sudurkariaren aztarrenik ez da geratzen, euskaraz garai batean bokalarteko sudurkariak galdu zirelako. Lehenengo lekukoetan txistukari sabaikaria dago eta horrek eskatzen du *Axeari antroponimoa, hipokoristikoa. Galera bat izan zen, tarteko /a/ bokalaren aztarrenik ez da geratu. Gainera, bokal asimilazioa ere izan zen, e-i > i-i. Azkenik, hasierako silaban bokal bat gehiago dago, antroponimoan ez zena, eta horrek ere bat egiten du Aizarotz izenarekin, baina hau ez bezala, Aiziritzen sabaikariak iraun zuen lehenengo mendeetan.
Ikusten den bezala, aldaketa ia guztiak bokalei dagozkie, onartzen badugu Azeari (edo *Axeari) + -itz dela.

miércoles, 19 de junio de 2024

Aizarotz toponimoa

 Aizarotz da Basaburuko toki bat, Nafarroan. Lekuko zaharrenak XIII. mende bukaerakoak dira eta geroztik behin eta berriz agertu izan da testuetan. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Aizarotz toponimoaren lekukoak, zaharrak eta berriak, agertzen dira:

aiçaraz (1280)
aiçaroz (1280)
ayçaroz (1350)
Lekuko askoz gehiago daude baina ez dute toponimoaren ahoskeran ezberdintasunik adierazten, baten bat kakografia argia da, ayzarrotz (1911-1925) bezala, beste behin agertzen ez dena. Geratzen da lehenengo lekukoa, azken bokal hori ez da berriro agertzen eta berriro, pentsa liteke akatsa baino ez dela.
Toponimo honetaz hainbat ikertzaile arduratu dira, M. Belasko esaterako, bere Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Aizar-'. De *Aizar-+-otz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -oz
Comentario lingüístico: Arturo Campión (29) lo relaciona con vasco (h)aitz 'peña'. Nótese, sin embargo, que se pronuncia aiz-, no aitz-.
[...]
Toponimoa aipatzen duenetako bat P. Salaberri da, bere Origen y significado de la toponimia en Navarra lanean:
Nombres con sufijo acabado en sibilante (...) b) Nombres que presentan el sufijo -(o)tz, -(o)ze. En otro lugar (Salaberri, 2003: 90) nos preguntábamos si la terminación temprana -osse (Nabaskoze) y el sufijo-o(t)z (Imotz, Iraizotz, Uztárroz / Uztarroze) tienen el mismo origen o no. Independientemente de esto, los topónimos que tienen este final se pueden clasificar en varios grupos, dependiendo de la consonante que precede al sufijo. En realidad se puede pensar que en algún caso el sufijo no es -otz sino -rotz (Azpirotz, Galdurotz...), por ejemplo, y en otros que la vocal -o forma parte del tema (Ilurdotz). Son los siguientes: (...) b.2.- Aizarotz, Azpirotz, Esquíroz / Ezkirotz, Ezcároz / Ezkaroze (pero en el s. XI. Se documenta con -l-: Escaloçe, Eschaloçe, Escaloz, Eschaloz), Galdurotz, Irurozki, Lekaroz (cf. Lekaun), Urdirotz, Urotz (cf. Uritz y Urrotz). (...) Decía Mitxelena (1991: 32) que este sufijo era más antiguo que -ain, dado que los radicales a los que acompaña son más oscuros. También opinaba el lingüista guipuzcoano que los topónimos con los finales que estamos examinando aparecen sólo en Navarra y en el Este de Vasconia, y en otro trabajo (1968: 481), y siguiendo la teoría de Rohlfs (1952), afirmaba que los nombres de población en -oze, -otz son del mismo origen sin duda que los aragoneses en -ués y los gascones en -os (-osse), es decir, hay que pensar que también en opinión del lingüista de Errenteria eran de origen antroponímico. Bastantes años antes también Gavel (in Gavel & Lacombe, 1934: 493) era de la opinión de que nombres como --cita su forma francesa «qui d'ordinaire n'est en réalité que la forme gasconne»-- Alos (Aloze), Bardos (Bardotze), Garris (Garruze), Ossas (Ozaze), Tardets (Atharratze)... Etc. Son nombres cuya significación es completamente oscura y que «par suite, on peut supposer très anciens» (ibid.).
Toponimoan, irakur daitekeenez, bi elementu ikusi ohi dira, oinarrian antroponimo zehaztu gabe bat eta bukaeran -o(t)z atzizkia. Hemen ere iritzi bera izango da, baina honetan, antroponimo bat aurkeztuko dugu, Erdi Aroko onomastikan ezaguna dena, Azeari. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badago honi buruzko azalpen labur bat, Azeari sarreran:
Azeari
Erdi Aroko euskal izena. 1167an egindako Aralarri buruzko agiri ezagun batean Azeari Umea azaltzen da, eta geroztik ohikoa da dokumentazioan. Latineko asinarius-etik dator, Aznar antroponimoa eta azeri (ikus Luki) izen arrunta bezala. Artaxoan (Nafarroa) XII. mendean Azari aldaera agertzen da; Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.
Zalantza izan daiteke sortu zenaren garaiari buruz, izan liteke Erromatar Aroan edo, beharbada, beranduago, Erdi Aroan. Edonola ere, aldaketa batzuk jaso ditu, sortu zen garaitik idatziz jaso zenera arte.
Toponimoaren sorrera datak eragina izango zuen gertatutako aldaketetan, gero eta zaharragoa bada, aldaketa gehiago gertatu zaizkio. Erdi Aroan Azeari bezalako zerbait izan zitekeen oinarri, baina lehenago izan balitz, Asinari(us) izango zen. Aldaketa nabarmen bat sudurkariarena da, latin antroponimoan zegoena, baina ez Erdi Aroko antroponimoan ezta Aizarotz toponimoan ere. Aldaketa hau araua da mailegu zaharrenetan. Badira aldaketa gehiagoren beharra, antroponimoaren azken bokala galduko zen, agian /io/ bokal bilkura soiltzeko, *Aizariotz > Aizarotz. Azken aldaketa da lehenengo silabaren bokalekoa, antroponimoan ez zegoen /i/ bat tartekatua delako. Badira bi azalbide, batean bokal metatesi bat gertatu da, *Aziarotz > Aizarotz, eta horrela /ia/ bokal elkarketa desagertuko zen. Beste azalbidea luzeagoa da, tarteko urrats batean lehenengo txistukaria palatalizatu zelako eta ondoren despalatalizatu: *Aziarotz > *Axarotz > Aizarotz. Azken urratsaren adibide bat aitzakia hitza izan daiteke, gaztelaniazko achaque hitzetik mailegatua delako. Fenomeno hau euskal lurraldean eremu batzuetan gertatua da, batez ere sortaldekoetan.
Antroponimoaren aldaera palatalizatua ez da ezezaguna, bada axearico (1366 [1973, 1995]), A. Irigoienen De re philologica linguae vasconicae V, 87. orrialdean, lekukoa emateaz gain, azalpena ere badu:
Axearico, en Orbayceta, forma hipocorística con suf. -ko y palatalización expresiva (1366, PoblNavarra 474)
Antroponimo honen despalatalizazioa Oñatira heldu zen, XIX. mendearen erdialdean bazen etxe bat fenomeno horren ispilua zitekeena, Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuan, 746. or.:
Aisaricóa
Toponimoaren elementuak aski argiak badira ere, hauek batzerakoan gertatuko ziren aldaketak eta horien hurrenkera zehaztea zailagoa da. Antroponimoaren aldaera batzuk badira, Azeari, *Axeari, Azari... Hauetan egokitasun bat edo beste gertatu beharko zen antroponimoa eta atzizkia batu ondoren Aizarotz bezala geratzeko.