lunes, 20 de octubre de 2025

Atxarola toponimoa

 Atxarola zen, Auñamendi entziklopediaren arabera, Trapagarango aurkintza bat, XIX. mende bukaeran:

Término de Valle de Trápaga-Trapagaran, Bizkaia [1893].
Lekuko gehiagorik ez dagoenez, sarrera honetan aurkeztuko den analisi etimologikoak mugak baditu, alde batetik, toponimoaren kronologia, berantiarra eta beste aldetik, lekuko bakarra da eta horrek esan nahi du arazoren bat izan bada toponimoaren transmisioan litekeena da ez antzematea. Hala ere, toponimoa zuzena izan daiteke, okerrik gabe eta mendeen joanak beharbada ez du aldatu. Beraz, ziurtasun maila altuagoa izateko, lekuko gehiago eta zaharragoak beharrezkoak lirateke.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran ola 'etxola; burdinola' izen arrunta, oso ohikoa toponimian. Hasierakoa, antroponimoa izan liteke, Otsandola toponimoan, esaterako, Otsando antroponimoa dugu. Atxarola toponimorako Azeari proposatuko dugu, Asinarius latinetik mailegatutako eta egokitutako antroponimoa, azeri izen arrunta ere sortu zuen. Txistukaria afrikatua erka daiteke Atxirika toponimoarekin, Azeariren hipokoristikotzat har genezake bi toponimoetan dagoena, nahiz eta tarteko bokala ezberdina izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario