miércoles, 19 de junio de 2024

Aizarotz toponimoa

 Aizarotz da Basaburuko toki bat, Nafarroan. Lekuko zaharrenak XIII. mende bukaerakoak dira eta geroztik behin eta berriz agertu izan da testuetan. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Aizarotz toponimoaren lekukoak, zaharrak eta berriak, agertzen dira:

aiçaraz (1280)
aiçaroz (1280)
ayçaroz (1350)
Lekuko askoz gehiago daude baina ez dute toponimoaren ahoskeran ezberdintasunik adierazten, baten bat kakografia argia da, ayzarrotz (1911-1925) bezala, beste behin agertzen ez dena. Geratzen da lehenengo lekukoa, azken bokal hori ez da berriro agertzen eta berriro, pentsa liteke akatsa baino ez dela.
Toponimo honetaz hainbat ikertzaile arduratu dira, M. Belasko esaterako, bere Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Aizar-'. De *Aizar-+-otz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -oz
Comentario lingüístico: Arturo Campión (29) lo relaciona con vasco (h)aitz 'peña'. Nótese, sin embargo, que se pronuncia aiz-, no aitz-.
[...]
Toponimoa aipatzen duenetako bat P. Salaberri da, bere Origen y significado de la toponimia en Navarra lanean:
Nombres con sufijo acabado en sibilante (...) b) Nombres que presentan el sufijo -(o)tz, -(o)ze. En otro lugar (Salaberri, 2003: 90) nos preguntábamos si la terminación temprana -osse (Nabaskoze) y el sufijo-o(t)z (Imotz, Iraizotz, Uztárroz / Uztarroze) tienen el mismo origen o no. Independientemente de esto, los topónimos que tienen este final se pueden clasificar en varios grupos, dependiendo de la consonante que precede al sufijo. En realidad se puede pensar que en algún caso el sufijo no es -otz sino -rotz (Azpirotz, Galdurotz...), por ejemplo, y en otros que la vocal -o forma parte del tema (Ilurdotz). Son los siguientes: (...) b.2.- Aizarotz, Azpirotz, Esquíroz / Ezkirotz, Ezcároz / Ezkaroze (pero en el s. XI. Se documenta con -l-: Escaloçe, Eschaloçe, Escaloz, Eschaloz), Galdurotz, Irurozki, Lekaroz (cf. Lekaun), Urdirotz, Urotz (cf. Uritz y Urrotz). (...) Decía Mitxelena (1991: 32) que este sufijo era más antiguo que -ain, dado que los radicales a los que acompaña son más oscuros. También opinaba el lingüista guipuzcoano que los topónimos con los finales que estamos examinando aparecen sólo en Navarra y en el Este de Vasconia, y en otro trabajo (1968: 481), y siguiendo la teoría de Rohlfs (1952), afirmaba que los nombres de población en -oze, -otz son del mismo origen sin duda que los aragoneses en -ués y los gascones en -os (-osse), es decir, hay que pensar que también en opinión del lingüista de Errenteria eran de origen antroponímico. Bastantes años antes también Gavel (in Gavel & Lacombe, 1934: 493) era de la opinión de que nombres como --cita su forma francesa «qui d'ordinaire n'est en réalité que la forme gasconne»-- Alos (Aloze), Bardos (Bardotze), Garris (Garruze), Ossas (Ozaze), Tardets (Atharratze)... Etc. Son nombres cuya significación es completamente oscura y que «par suite, on peut supposer très anciens» (ibid.).
Toponimoan, irakur daitekeenez, bi elementu ikusi ohi dira, oinarrian antroponimo zehaztu gabe bat eta bukaeran -o(t)z atzizkia. Hemen ere iritzi bera izango da, baina honetan, antroponimo bat aurkeztuko dugu, Erdi Aroko onomastikan ezaguna dena, Azeari. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badago honi buruzko azalpen labur bat, Azeari sarreran:
Azeari
Erdi Aroko euskal izena. 1167an egindako Aralarri buruzko agiri ezagun batean Azeari Umea azaltzen da, eta geroztik ohikoa da dokumentazioan. Latineko asinarius-etik dator, Aznar antroponimoa eta azeri (ikus Luki) izen arrunta bezala. Artaxoan (Nafarroa) XII. mendean Azari aldaera agertzen da; Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.
Zalantza izan daiteke sortu zenaren garaiari buruz, izan liteke Erromatar Aroan edo, beharbada, beranduago, Erdi Aroan. Edonola ere, aldaketa batzuk jaso ditu, sortu zen garaitik idatziz jaso zenera arte.
Toponimoaren sorrera datak eragina izango zuen gertatutako aldaketetan, gero eta zaharragoa bada, aldaketa gehiago gertatu zaizkio. Erdi Aroan Azeari bezalako zerbait izan zitekeen oinarri, baina lehenago izan balitz, Asinari(us) izango zen. Aldaketa nabarmen bat sudurkariarena da, latin antroponimoan zegoena, baina ez Erdi Aroko antroponimoan ezta Aizarotz toponimoan ere. Aldaketa hau araua da mailegu zaharrenetan. Badira aldaketa gehiagoren beharra, antroponimoaren azken bokala galduko zen, agian /io/ bokal bilkura soiltzeko, *Aizariotz > Aizarotz. Azken aldaketa da lehenengo silabaren bokalekoa, antroponimoan ez zegoen /i/ bat tartekatua delako. Badira bi azalbide, batean bokal metatesi bat gertatu da, *Aziarotz > Aizarotz, eta horrela /ia/ bokal elkarketa desagertuko zen. Beste azalbidea luzeagoa da, tarteko urrats batean lehenengo txistukaria palatalizatu zelako eta ondoren despalatalizatu: *Aziarotz > *Axarotz > Aizarotz. Azken urratsaren adibide bat aitzakia hitza izan daiteke, gaztelaniazko achaque hitzetik mailegatua delako. Fenomeno hau euskal lurraldean eremu batzuetan gertatua da, batez ere sortaldekoetan.
Antroponimoaren aldaera palatalizatua ez da ezezaguna, bada axearico (1366 [1973, 1995]), A. Irigoienen De re philologica linguae vasconicae V, 87. orrialdean, lekukoa emateaz gain, azalpena ere badu:
Axearico, en Orbayceta, forma hipocorística con suf. -ko y palatalización expresiva (1366, PoblNavarra 474)
Antroponimo honen despalatalizazioa Oñatira heldu zen, XIX. mendearen erdialdean bazen etxe bat fenomeno horren ispilua zitekeena, Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuan, 746. or.:
Aisaricóa
Toponimoaren elementuak aski argiak badira ere, hauek batzerakoan gertatuko ziren aldaketak eta horien hurrenkera zehaztea zailagoa da. Antroponimoaren aldaera batzuk badira, Azeari, *Axeari, Azari... Hauetan egokitasun bat edo beste gertatu beharko zen antroponimoa eta atzizkia batu ondoren Aizarotz bezala geratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario