Barbaran da Amurrioko erreka-zuloa, sakana. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, egun dagoen bezala, analiza daiteke. Lehenagoko aldaketak izan badira, ziurrenik etimologia aldatu beharko litzateke, osorik edo zatiz.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian Barba antroponimoa eta bukaeran haran izena. Toponimoaren kokapena bat dator emandako etimologiarekin, behintzat, azken elementua, haran, beheko lekuetan izan ohi dela, sakanetan, esaterako.
Antroponimoa ez da ezezaguna euskal lurretan eta toponimo eratorriak ere badira, hemen aztertutako Barbaena eta Barbasagasti toponimoak bezala.
Hala ere, ezin da baztertu oinarrian Barbara emakumezko aldaera izatea, Barbara + haran? Orduan haplologia gertatuko zen, antroponimoaren azken silaba eta haran izenaren hasiera elkartzean batuko ziren. Antroponimo horrek aztarrena utzi du euskal toponimian, Barbaraetxe toponimoan esaterako. Antroponimo honen bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukotza handia da:
lunes, 23 de marzo de 2026
Barbaran toponimoa
miércoles, 3 de septiembre de 2025
Balbalarrain toponimoa
Balbalarrain da Soraurengo aurkintza bat. Lekukoak XVII. mendetik hasten dira:
balbalarrain (1674)Gaur arte bildutako lekukoetan ezberdintasunak badaude ere, toponimoa ongi gorde da, egun ahoz Balbalarrain ere delako.
balualarrain (1675)
balbalarraña (1698)
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa argia da, larrain hitza, baina hasierakoa ez. Sarrera honetan proposatuko dugu aldaketa bat gertatu zela eta horrek oinarria ilundu zuen, disimilazio bat, hau da, bi fonema bereiztea, hau ohikoa da urkariekin eta toponimo honetan hiru daude, bi alboko eta dardarkari bat. Hasieran, beharbada egoera alderantzizkoa zen, bi dardarkari eta alboko bat, *Barbalarrain. Horrela toponimoa argiago bihurtuko zen, Barba antroponimoa ezaguna delako Erdi Aroko euskal onomastikan eta horren erakusgarri dira Barbaena eta Barbasagasti toponimoak, euskaraz sortuak biak.
Etimologia zuzena bada, Barbaren lekuko toponimikoen artean beste bat jartzekoa da, Balbalarrain nafarra.
viernes, 22 de noviembre de 2024
Barbain toponimoak
Barbain Nafarroan agertzen da, bi herritan. Barbain dago, Antxoritz herriko aurkintza bat da, lekuko zaharrena XIX. mende bukaerakoa da:
barbain (1892)Interesgarria da, web orrian dagoen parafrafo hau, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza, XXXVI, 48:
barbain (1901)
barbain (1996)
Barbain (2019)
Es topónimo que se prolonga por Zuriain. Sería interesante relacionar este nombre con el de Barbain, nombre del paraje situado sobre Donamartia y que se extiende hasta la muga con OlaveBigarren Barbain da Lizoaingo aurkintza bat, lekukoak XVIII. mende hasieran hasten dira:
barbain (1700)Etimologiari dagokionez, Antxorizko toponimoaren sarreran lotura ikusia zuten Zuriain toponimoarekin, bukaeran -ain atzizkia izan zitekeelako bi izenetan. Hala bada jakiteko geratzen da hasierako elementua, antroponimo bat izan ohi dena eta toponimo hauetarako egokiena da, zalantzarik gabe, Barba antroponimoa. Latin jatorrikoa da baina Erdi Aroan ere erabilia izan zen, Barbaena eta Barbasagasti toponimoek erakusten duten bezala. Toponimoa, beraz, Erromatar garaian sortu zitekeen baita Erdi Aroan ere, bietarako aukera dagoelako. Hala ere, badago beste aukera bat, bigarren elementua gain izena izan liteke eta, ondorioz, jatorrizko toponimoa *Barbagain izan zitekeen, gero bokalarteko /g/ galduko zen eta bi bokal berdinak batu. Antxorizko Barbain dago tontor batetik hurbil, Antxorizko haitza izena duena. Lizoaingo Barbain ez dago egoera horretan baina ondoan Bizkai toponimoa dago, eta hori mendialdean agertzen den izena da.
barbain, vizcaia o (1708)
barbainzelaya (1708)
barbain (1888)
barbain (1996)
lunes, 11 de octubre de 2021
Barbaena toponimoa
Barbaena izeneko baserria Gernika-Lumon dago. Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, toponimoa dagoen bezala, analizatu ahal da, jakinik Barba antroponimoa izan zela euskal lurraldean ere.
Egitura nahiko argia du, Barba PI + -(r)en + -a. Batzuetan atzizkiaren dardakaririk ez da geratzen, Peritxoena toponimoan bezala, Peritxo antroponimoaz osaturik dagoelako, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoa:
Perichoena [N, TO]Barba antroponimoa ez da ezezaguna toponimian, blog honetan aztertutako Barbasagasti toponimoan dago, adibidez. Sarrera horretan bada Barba izenaz informazio gehiago.
Perichoena (la casa de), Cortezubi, a.1796, FogVizcayaMs. ./Guecho, a.1796, FogVizcayaMs.
Perichoena (la casilla de en Sangroniz), Sondica, a.1704, FogVizcayaMs.
martes, 3 de noviembre de 2020
Barbasagasti toponimoa
Arrasateko toponimo honetaz hiru lekuko baino ez dira jaso, guztiak XV. mendearen azken herenekoak. Arrasateko toponimia liburuan bildurik daude lekuko horiek, 261. or.:
Toponimoak bi elementu lituzke, Barba eta sagasti. Azkena hitz ezaguna da toponimian zein eguneroko hizkeran. Bestea bitxiagoa da, barba erdal hitza da gaztelaniaz, baina toponimo honetan Barba antroponimoa dago. Izen honetaz aritu zen P. Salaberri bere Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:
Barba (Sancho Barba, Pero Barba, Artaxoa, 1330, LPN, 293, 294. orr. Herri berean Bizarra Tota zegoen 1156. urtean, Art., 100, eta Don bicent biçarra Erriberrin, 1286an, Zier., 1974, 120).Barba antroponimoa latinean zein erromantzean erabilia izan zen eta litekeena da erromantzezko erabilera hori euskal lurretan ere izatea, latinetik jasotzea ere ez da ezinezkoa.
— Barbaz: Semen Barbaz (Eraul, 1255, Irantzu, 232. or.).
Mitxelenak dio (AV, 21. or.) Barbatain toponimoarekin eta latineko Barbatus, Barbati-rekin aldera daitekeela, baina uste dugu Barba antroponimotik abiaturik ere azal daitekeela, Motxorroiz Motxorro-tik abiaturik azal daitekeen bezala; Biarno-Bigorreetan Barbaza - Barbazan eta Barbé deiturak ere baziren (Grosclaude, 1992: 48). Kajantok (1982 [1965]: 25, 63, 65, 223-224) latineko Barba, Barbatus eta beste biltzen ditu eta erraten ‘bizarra’, ‘bizarduna’ adiera zutela jatorriz. Gaineratzen du komunzki emakumeei ez zitzaiela honelakorik ezartzen.
Arrasateko toponimora itzuliz, aipagarria da bigarren lekukoa, erdaraz jartzen du los mançanales de Varba sagasti, erakutsiz garai hartan toponimoa sortaraziko zuten sagastiak bazirela.
Barba antroponimoaren lekuko urriei Barbasagasti toponimoa gehitzekoa litzateke eta badira beste toponimo batzuk Barba antroponimoan oinarrituak.