martes, 3 de noviembre de 2020

Barbasagasti toponimoa

 Arrasateko toponimo honetaz hiru lekuko baino ez dira jaso, guztiak XV. mendearen azken herenekoak. Arrasateko toponimia liburuan bildurik daude lekuko horiek, 261. or.:


 Toponimoak bi elementu lituzke, Barba eta sagasti. Azkena hitz ezaguna da toponimian zein eguneroko hizkeran. Bestea bitxiagoa da, barba erdal hitza da gaztelaniaz, baina toponimo honetan Barba antroponimoa dago. Izen honetaz aritu zen P. Salaberri bere Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:
Barba (Sancho Barba, Pero Barba, Artaxoa, 1330, LPN, 293, 294. orr. Herri berean Bizarra Tota zegoen 1156. urtean, Art., 100, eta Don bicent biçarra Erriberrin, 1286an, Zier., 1974, 120).
Barbaz: Semen Barbaz (Eraul, 1255, Irantzu, 232. or.).
Mitxelenak dio (AV, 21. or.) Barbatain toponimoarekin eta latineko Barbatus, Barbati-rekin aldera daitekeela, baina uste dugu Barba antroponimotik abiaturik ere azal daitekeela, Motxorroiz Motxorro-tik abiaturik azal daitekeen bezala; Biarno-Bigorreetan Barbaza - Barbazan eta Barbé deiturak ere baziren (Grosclaude, 1992: 48). Kajantok (1982 [1965]: 25, 63, 65, 223-224) latineko Barba, Barbatus eta beste biltzen ditu eta erraten ‘bizarra’, ‘bizarduna’ adiera zutela jatorriz. Gaineratzen du komunzki emakumeei ez zitzaiela honelakorik ezartzen.
Barba antroponimoa latinean zein erromantzean erabilia izan zen eta litekeena da erromantzezko erabilera hori euskal lurretan ere izatea, latinetik jasotzea ere ez da ezinezkoa.
Arrasateko toponimora itzuliz, aipagarria da bigarren lekukoa, erdaraz jartzen du los mançanales de Varba sagasti, erakutsiz garai hartan toponimoa sortaraziko zuten sagastiak bazirela.
Barba antroponimoaren lekuko urriei Barbasagasti toponimoa gehitzekoa litzateke eta badira beste toponimo batzuk Barba antroponimoan oinarrituak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario