miércoles, 3 de septiembre de 2025

Balbalarrain toponimoa

 Balbalarrain da Soraurengo aurkintza bat. Lekukoak XVII. mendetik hasten dira:

balbalarrain (1674)
balualarrain (1675)
balbalarraña (1698)
Gaur arte bildutako lekukoetan ezberdintasunak badaude ere, toponimoa ongi gorde da, egun ahoz Balbalarrain ere delako.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa argia da, larrain hitza, baina hasierakoa ez. Sarrera honetan proposatuko dugu aldaketa bat gertatu zela eta horrek oinarria ilundu zuen, disimilazio bat, hau da, bi fonema bereiztea, hau ohikoa da urkariekin eta toponimo honetan hiru daude, bi alboko eta dardarkari bat. Hasieran, beharbada egoera alderantzizkoa zen, bi dardarkari eta alboko bat, *Barbalarrain. Horrela toponimoa argiago bihurtuko zen, Barba antroponimoa ezaguna delako Erdi Aroko euskal onomastikan eta horren erakusgarri dira Barbaena eta Barbasagasti toponimoak, euskaraz sortuak biak.
Etimologia zuzena bada, Barbaren lekuko toponimikoen artean beste bat jartzekoa da, Balbalarrain nafarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario