Deba herriko deitura hau XVI. mendeko lekuko batzuen bitartez ezaguna da. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekukotza ez handia aurkitu da, lekuko guztiak XVI. mendeko bigarren erdikoak dira eta guztiak Deba herrikoak:
Deitura hori toponimo batetik sortua da, euskal jatorriko deitura gehienak bezala, baina ez da egun horrelakorik aurkitzen. Deiturak berak oso esparru kronologiko mugatua erakusten du eta beharbada ez zen aurkitutako urte tartetik luzarora iraun. Deitura toponimo batetik sortu eta izen horrek bi elementu izango zituen, oinarrian Deba herri izena eta bukaeran bide, tarteko /b/ galdurik, Olaide toponimoan bezala. Beharbada oinarrian /b/ izateak lagunduko zuen galera horretan. Toponimoa Deba inguruan izango zen eta jatorriz *Debabide izango zen, nahiz eta egun zehatzago kokatzerik ezin izan.