Deba herriko deitura hau XVI. mendeko lekuko batzuen bitartez ezaguna da. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekukotza ez handia aurkitu da, lekuko guztiak XVI. mendeko bigarren erdikoak dira eta guztiak Deba herrikoak:
Deitura hori toponimo batetik sortua da, euskal jatorriko deitura gehienak bezala, baina ez da egun horrelakorik aurkitzen. Deiturak berak oso esparru kronologiko mugatua erakusten du eta beharbada ez zen aurkitutako urte tartetik luzarora iraun. Deitura toponimo batetik sortu eta izen horrek bi elementu izango zituen, oinarrian Deba herri izena eta bukaeran bide, tarteko /b/ galdurik, Olaide toponimoan bezala. Beharbada oinarrian /b/ izateak lagunduko zuen galera horretan. Toponimoa Deba inguruan izango zen eta jatorriz *Debabide izango zen, nahiz eta egun zehatzago kokatzerik ezin izan.2026(e)ko ekainaren 29(a), astelehena
2025(e)ko urriaren 15(a), asteazkena
Grajirena deitura
Grajirena deitura ez da oso ezaguna, baina Nafarroan eta Gipuzkoan du lekuko gehien, Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera:
Ziurrenik deituraren jatorria toponimo batean dago, oraingoz kokatu gabea, beharbada Nafarroan baina bere egitura beste hainbat euskal toponimoena bezalakoa da, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian antroponimo bat, Garazi, emakumezkoa, Graziaren aldaera, euskal fonetikara egokitua. Grajirena deituraren euskararen arauetan jarriz Graxirena eskuratuko genuke. Txistukari horrek erakusten du Graxi hipokoristikoa izan zela.2025(e)ko irailaren 10(a), asteazkena
Zamalbide toponimoa eta Zamarbide deitura
Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Zamarbide deitura Nafarroan eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoan ezaguna da:
Errenterian Zamalbide, baserria, etxe-multzo txikia eta landa-auzoa da, toponimo eratorri batzuk daude, tartean Zamalbideberri baserria.Zamalbideren lekukoak XV. mendekoak dira:
1456 ÇalmabideGeroko lekuko ugarietan ia beti Zamalbide agertzen da baina egun, ahoz, Zamarbide da. Toponimoaren sarreran ematen den azalpena ez da, dirudienez, erabat zehatza:
1456 Camalbide
1456 Çamalvide
Dokumentuetan ageri duen forma hori [Zamalbide] bada ere, bertako biztanleek oso argi ahoskatzen dute r erabilita. ALren arabera, jatorria da Zamari (mando, kargarako animalia) + bide > Zamarbide > Zamalbide, ohiko bilakaera fonetikoari jarraiki.Toponimoaren bi elementuak horiek dira, baina litekeena da eratorpen arau zaharra izatea, aizkora > aizkol- bezalakoa toponimo horretan ere gertatzea, zamari > zamal-. Zamari izenean bi adiera nagusi daude eta biak loturik agertzen dira:
zamari.Errenteriako toponimoan agerikoa da Zamalbide > Zamarbide bilakaera, baina Zamarbide toponimoa, ziurrenik nahiko zaharra da. Deiturek normalean toponimoen aldaera zaharrak gordetzen dituzte eta horregatik interesgarria litzateke Zamarbideren lekuko zaharrak izatea. Zoritxarrez, oraingoz datu horiek ez daude eta ezin jakin deitura noizkoa den baina oraingoz Zamalbideren jatorri berekotzat har dezakegu, datu berriak agertu arte. Hala ere, bilakaera erregularra kontuan izanik, Zamalbide sortu beharko zen eta agian gerora Zamarbide bihurtu zen, Errenteriako toponimoa bezala.
Etim. De lat. sagmariu.
1. (BN-ciz, Ae, Sal, R, S; Saug Voc , SP, Deen I 165, Ht VocGr, Lar, VocS 131, Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv, H, Zam Voc), zamai (S) Ref.: VocPir 402; A; Lrq; ContR 523 y 534; EAEL 81, 418; Gte Erd 2.
Caballo.
[...]
(V, L, B, BN, Sal, S, R; Urt III 432, Lar, Añ, Izt 22v, H), samari. Ref.: A; Lh. Bestia de carga. "Acémila" , "caballería, bestia" Lar. "Cabalgadura" , "jumento, bestia de carga" Lar y Añ." Zamaria, cabalgadura, cargador [este último término parece la explicación etimológica]" VMg XV. Tr. Documentado en la tradición meridional desde finales del s. XVI.
2024(e)ko azaroaren 8(a), ostirala
Lizaldre deitura
Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Lizaldre deitura nafarra da, hangoak direlako agertzen diren lekuko urriak, guztira 70 pertsonak dute, lehenengo edo bigarren deituratzat:
Sarrera honetan proposatzen dugu Lizaldreren jatorria Lizarralde deituran dagoela. Aldaketa bat gertatu zen, ziurrenik sinkopa bat, azentuaren eraginez bokal bat galdu zen, hirugarren silabakoa eta horrek beste aldaketa bat eragin zuen: *Lizarralde > *Lizarlde > Lizaldre, dardarkaria hurrengo silabara mugitu zen, azkenera.
Horrela, deitura erabat azaldu da, ezin jakin, eskura dauden datu urriekin, deituraren jatorria toponimo batean dagoen ala aldaketa bera deitura zenean gertatu zen.
2024(e)ko azaroaren 4(a), astelehena
Liquete deitura
Liquete deitura ez da oso ezaguna, baina Espainiako Gaztela eta Leonen autonomia erkidegoko probintzietan du lekuko gehien, Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera:
Laburbilduz, garai batean izan zen Liketi antroponimoa euskal lurretan, hau deitura bihurtuko zen eta apur bat aldatu eta Gaztela-Leongo lurretan aurkitu zituen bizilekua eta iraupena.
2024(e)ko urriaren 28(a), astelehena
Lazuen deitura
Lazuen deiturak ez du erabilera handirik Espainiako nazio estatistika institutuaren web-gunean ageri da, lekuko gutxi dituena, batik bat Kantabrian:
Bizkaian bazen Lasuen toponimoa, gerora deitura bihurtua eta bien lekuko zaharrak daude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Lasuen [N, TO]Lekuko ugarietan ez da inoiz Lazuen aldaerarik agertu baina aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bietakoak agertzen dira, Lasuen eta Lazuen, baina lehenaren deituraren lekukoak askoz gehiago dira eta leheneagokoak, XVI. mendetik hasi:
Lasuen+ (la casa de) [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen+ (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Suso+ (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Iuso+ (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Yuso+ (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen [N, NO]
Lassuen (Juan de Garita_Onaindia y) [Yburuch (el molino de)] [Ariola (termino de)], Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lassuen (Juan de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lasuen (Ana de) [Lasuen (la casa de)] [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (Dom(ing)o de) [Gazaga_Onandia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen (Dom(ing)o de) [Gazagaonaindia (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lasuen (Domingo de) [Eytua (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (Fran(cis)co de) [Garita_Goitia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen (Juan de Garitagoitia y), Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen (Martin de) [Lasuen (la casa de)] [Mendibil (cofradiad e)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (P(edr)o de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1641, FogVizcayaMs.
Lasuen (ynquilino) (Manuel de) [Ocango (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen Batarrita (Juan de) [Besuben (la caseria de)] [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen fiel sindico (Juan de Garita_Goitia y) [Urquiza_Zaldua (la casa nombrada)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen uiuda (Maria de) [Sarri_Amaza (la caseria de)] [Sarria (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen y Lariz (M(a)r(ti)n de) [Lasuen (la caseria de)] [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen y Lariz (M(a)r(ti)n de) [Lasuen_de_Iuso (la caseria de)] [San_Lorenzo (cofradia
de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen y Sarri_Amaza (Marina de) [Vidarte (la casa nombrada)] [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lazuen geroagokoa da, hala ere ez da askoz geroagokoa, eta lekuko askoz gutxiago ditu:
Bi irizpideak kontuan izanik, nabaria da Lasuen > Lazuen gertatu zela. Ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eraginez eta badirudi XVII. mende hasieran aztarren batzuk bazirela. Beraz, garai hartan Lazuen deitura sortu zen baina euskal lurretan ez zuen lortu aurrera egitea, Lasuen baino ez delako. Kanpoan, aldiz, bere bidea, txikia bada ere, egin zuen eta horrela daude deitura hori duten ehun pertsona inguru.
Azkenik, Lasuen toponimoaren etimologiak ez du zailtasun berezirik, bi elementuz osaturik baitago, lats eta (g)une, uen aldaera erabiliz.
2024(e)ko uztailaren 5(a), ostirala
Errebelutegi deitura
Errebelutegi zen XIV. mendeko zergadun baten deitura: errebelutegui (1366). Deitura gehienak bezala, bere jatorria toponimo batean dago, nahiz eta lekukorik ez gorde.
Informazio gehiago ez badago ere, toponimoaren azterketa egin daiteke, bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzikia eta oinarrian, *Errebelu antroponimoa, Errebelu toponimoen oinarria eta elementu bakarra. Nafarroako toponimo hauetaz egindako sarreran *Errebelu antroponimoa proposatu genuen, Revellius latin jatorrikoaren euskal egokitzapena. Horrela, hainbat aldaketa gertatu ziren, nabarmenena bokal protesikoa dela, dardarkaria hasieran ez izateko.
Errebelu toponimoak Nafarroan daude eta Errebelutegi deitura ere hangoa izan zen, beraz, orain arteko antroponimo honen datu guztiak lurralde honetakoak dira.

