Eguskieta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eguskieta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Eguskieta deitura

 Bizkaiko deituren artean Eguskieta agertzen da, oso lekuko gutxirekin. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta bi lekuko bakarrik agertu dira, bi mendetan banatuak:

Deitura izan baino lehenago toponimoa izango zen, bat edo gehiago. Eguskietaren azterketak ez du zailtasunik, bukaeran -eta atzizki oso ohikoa eta oinarrian eguzki hitza, txistukaria aldaturik dago, agian txistukarien neutralizazioagatik edo herskari aurrean izateagatik. Jakina, toponimoak ez du esan nahi leku hartan eguzkiak zeudela, baizik eta lekua oso eguzkitsua zela. Gipuzkoan, esaterako, Eguzkitza toponimoa ugaria da eta sinonimoa izan zitekeen. Lotura ere bada Agizano toponimoarekin, baina oinarrian eki izena dago, eguzkiren sortaldeko aldaera.