Mostrando entradas con la etiqueta Lapatzandegi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lapatzandegi. Mostrar todas las entradas

miércoles, 24 de junio de 2026

Lapatzandegi toponimoa

 Lapatzandegi da Donostiako baserri bat eta erreka bat. Hiri berean Lapatzandegiberri baserria dago, baina izen lehenetsia Martintxoenea da. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:

LAPATZANDEGI (prop.)
Donostiako toponimia bilketa lanean lekuko ugari daude, zaharrenak XIX. mendekoak dira:
LAPATZANDEGI: Lapazandegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Lapazandegui (1850, manantial, Madoz, 182 orr.), Lapazandegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Lapazandégui (48) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Lapazandegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.), Lapazandegui (1885, caserío, D.U.A.-D-9-II-1960-6); Lapatzandegi, Lapatzandei (1989, D.U.T.B.). 64-6-3, m. I-2.
Toponimoaren bukaeran -tegi atzizkia dago, sudurkari atzean egotean atzizkiaren hasierako herskaria ahostundu da. Aztertzeko geratzen da lapatzan- eta hor lapaitz hitza egon daiteke, lapatz aldaerarekin. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan hitza agertzen da eta toponimoaren interpretaziorako gakoa izan daitekeen toponimoa aipatzen du:

Toponimoaren hasiera eta bukaera azaldurik daude, baina tartean -an- dago eta horrek gogorarazten du Lapatzaran toponimoa. Donostiako toponimoa hasieran izango zen *Lapatzarandegi eta gero bokal arteko dardarkaria galdu zen eta bokal berdinak batu. Aipatutako Linazarasororen liburuan lapatz + haran egitura osoa dago, Martires ballaran, Azkoitia:
LAPAZARAN (col.)
Lapatzandegi toponimoan laburketa bat gertatuko zen eta bilakaera bera Lizarlan toponimoan izan zitekeen, *Lizarraran jatorrizko batetik.