Larrako etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Larrako etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Larrako toponimoa

 Larrako izeneko aurkintza bat zegoen Mungian, Bizkaian. Mungiako herri ondarea (toponimia) liburutik jaso dira lekukoak, guztiak XX. mendekoak, 1115. or.:

Toponimoak ez du zailtasun handirik, oinarrian larra dago, larre hedatuagoaren sartaldeko aldaera, -e > -a bilakaera jaso duena. Fenomeno hori hitz batzuetan gertatzen da, laba : labe, larra : larre, beste batzuen artean. Azken elementua ezohikoagoa da, -ko atzizki txikigarria, antza. Atzizki hori batzuetan erabiltzen zen antroponimian, hipokoristikoak sortzeko, horrela, Perukonekoa toponimoan Peruko antroponimoa dago, Peru 'Petri' antroponimoari -ko atzizki txikigarria erantsi zaio.