Maguregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Maguregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Maguregi toponimoa

Maguregi da Bizkaiko bi herritako toponimoa, Mendatan baserri bat da baina Etxebarrian baserria izateaz gain badira Maguregialdekoa eta Maguregiandikoa baserriak, ahaztu gabe Maguregierreka hidronimoa.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Maguregui [N, TO]
Maguregui (la casa de) [Galarza (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Maguregui_Aldecoa (la casa de) [Galarza (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Maguregui_Aldecoa (la caseria de) [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguregui_Aurtenechea (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Maguregui_de_Medio (la caseria de) [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguregui_de_Yusso (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Maguregui_Goitia (la caseria de) [Varinaga (cofradia de)], Marquina, a.1745, FogVizcayaMs.
Maguregui_Goytia (la casa de) [Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.
Maguregui_Goyttia (la cassa de) [Murua y Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:

Toponimoak ia bostehun urtez iraun du aldaketarik gabe eta ziurrenik zaharragoa da, beraz, oso egonkorra izan da. Etimologiaren aldetik interesgarria da Mitxelenak jarritakoa bere Apellidos vascos liburuan:
Hitza Orotariko Euskal Hiztegian agertzen da, nahiz eta lekukotza urria izan, maguri:
maguri.
Etim. v. marrubi .
(AN-5vill), magauri (AN; Aq 1240 (AN)), magurri (AN-arce) Ref.: Lcq 80; A (maguri, magauri); EI 383 .
Fresa. Cf. mahali. Cf. VocNav s.v. maguriya.
Sasi-bazterrean ikusten diren magurien heinerakotua. JE Med 62.
Bere erabilera eremua Nafarroan dago, Bizkaitik urrun. Gainera, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) delakoan marrubi hitza bilatu ondoren Bizkaian malluki hitza nagusi da eta gutxi batzuetan mallubi hitza dago:
Bizkaiko hitzen trinkotasunak oso zailtzen du maguri edo antzekorik izatea eta hemen beste analisi bat proposatuko dugu, bi elementu izan daitezke, bukaeran hegi izena genuke baina oinarrikoa Maguma toponimoa izan daiteke, jakinik bere izen zaharra Maguna zela. Beraz, Maguna + hegi > *Magunegi > Maguregi? Sudurkari disimilazio baten ondorengoa litzateke Maguregi.