Mimetiz da Zallako biztanle entitatea, udalburua. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Mimetiz (1722), Mimetiz (1796), Mimetiz (1798)...
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendeko bost lekuko jaso dira:
71. “Mimeuri, térm. de Carranza, 1860”, con segundo elemento (h)uri ‘villa’, seguramente aplicado a un nombre de persona, cfr. “Mimetiz, barrio de Zalla”, que tiene forma de patronímico, además de sufijo.F. Fernández Palaciosek, bere tesian Irigoienen analisia aipatzen du eta ustezko lotura ikusten du mimen hitzarekin, Lengua e historia del Asón al Cadagua: (épocas prerromana y romana) liburuan, 1146. or.:Toponimoaren bukaeran atzizki bat dago, -iz, patronimiko bezala erabilia izan zen, baita toponimian ere, azken batean jabegoa adierazten zen, dela seme-alabena, dela etxe edo lurrena. Oinarrian antroponimo bat dugu, lekukotu gabea, baina ziurrenik konplexua zen, bukaeran atzizki bat izango zuelako eta oinarrian Meme, Mime, Mimi aldaerak dituen antroponimoa. Imizkotz toponimoarentzat *Mimisko oinarria proposatu dugu, Mimi + -sko egiturarekin, Mimetiz toponimorako -ittus atzizkia egokia izan liteke: Mime + -ittus > *Mimettus, lekukotu gabea, *Imisko bezala.