Nafardo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Nafardo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

Nafardo toponimoa

 Nafardo da Dimako baso bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da: napardobaso (1986). Egungo lekukoetan toponimoak /f/ du, ez /p/. Toponimoan hitz bat izango genuke,beharbada izengotia, *nabardo, nabar adjektiboa eta ondoren -do atzizkia, egun ez da erabiltzen baina garai zaharretan bizitasuna izan zuen, batez ere sartaldean, Gorordo eta Zabaldo toponimoetan *gogordo eta *zabaldo izango genituzkeen bezala.