Otadizelai etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Otadizelai etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko abuztuaren 13(a), ostirala

Otadizelai toponimoa

 Ataungo toponimo zaharren artean bazen Otadizelai izenekoa. Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) izeneko liburuan agertzen dira toponimo honen hainbat lekuko zahar. Lehenengoak hauek lirateke, 11. agirian, 1404. urtean, Martín de Otadiçelay; 21. agirian eta 22. agirian, biak 1428. urtekoak, Juan de Otadiçelay; 23. agirian, 1430. urtean, Juan de Otadiçelay.
Beraz, nabarmena da toponimo hau behin eta berriz agertzen dela agiri zaharrenetan.
Toponimoak bi elementu lituzke, otadi eta zelai. Lehenengoa hitz eratorria litzateke, ota- 'ote' + -di > otadi.
Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa. Beraz, Ataungo toponimoaren lekukoek data hau aurreratuko lukete 341 urte.