Salutadoretxe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Salutadoretxe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

Salutadoretxe toponimoa

 Salutadoretxe da Oñatiko baserri baten bigarren izena, izen nagusia Simonena delako. Izendegi ofizialean ez du lekuko zaharrik baina XIX. mendearen erdialdeko lekuko bat dago Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuan, 751. or.:

Salutadore-eche
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran etxe izen arrunta eta oinarrian salutadore hitza:
salutadore.
(V, G, AN, L, BN, S; Dv), saludadore (Lcc) Ref.: A; AEF 1931, 62 y 1955, 117; Iz ArOñ .
"Saludador" Lcc. "Se llama así al séptimo hijo varón de una familia, porque se le atribuye la virtud de curar. La superstición popular exige que no haya habido ninguna hembra entre los siete y se imagina una cruz en la lengua del privilegiado. En algunos pueblos, suponen lo mismo tratándose de la menor de siete hermanas sin hermano" A. "Para la curación de la rabia han solido acudir a salutadores (G-goi)" AEF 1955, 117.
Beraz, Salutadoretxe da hitz bitxi honen lekuko toponimiko bat, aspaldiko ohituren eta sinesmenen isla ia erabat galdua.