Mostrando entradas con la etiqueta Txanton. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Txanton. Mostrar todas las entradas

miércoles, 3 de junio de 2026

Txantonena toponimoa

 Txantonena da Oñatiko baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:

TXANTONENA (prop.)
Toponimo honetan, beste etxe izen askotan bezala, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian, Txanton genuke, Errenteriako Txantonekoa toponimoan dagoen bera. Honetarako aipatu genuen Anton antroponimotik sortua zela. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Beraz, gutxienez hiru toponimotan dugu Txanton hipokoristikoa, blog honetan aztertutako Txantonsolo toponimoa gehituz gero.

martes, 7 de septiembre de 2021

Txantonekoa toponimoa

 Errenteriako etxe honetaz lekuko gutxi batzuk daude aurreko mendeetan, baina egun toponimo hori ez dago bizirik.
Txantonekoa etxearen lekukoak:

Chantonea Casa JCM, p. 297
Chantonecoa Casa 1721 ASE fº. 115 vto.
Chantonenea Casa 1832 ASE fº. 192
Hiru lekuko daude eta hirurak ezberdinak dira. Baina oinarria aldatu gabe dago eta hau da Txanton antroponimo hipokoristikoa, Anton izenetik sortua. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Ez da toponimo hau Txanton duen bakarra, blog honetan Txantonsolo toponimoa aztertua izan zen, oinarrian ere Txanton duena.

viernes, 18 de septiembre de 2020

Txantonsolo toponimoa

 Txantonsolo toponimoa Bizkaikoa da, Ea herrikoa. Eako mapa toponimikotik jasoa da.

 Lekuko zaharrik ez dago baina toponimoaren egitura gardena da eta, beraz, aldaketa larririk gertatu ez bada, hemen proposatuko den etimologia egokia izan daiteke.
Toponimoak bi elementu lituzke, txanton- eta solo. Azken hitza soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera da, baina interes handiagoa du lehenengo zatiak, Txanton antroponimo hipokoristikoa delako. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badago, 58. or.:

Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Beraz, Anton > Txanton aldaketa gertatu da, hipokoristikoa dela erakusteko palatalizazioaren eransketa izan da hitz hasieran, Txandre antroponimoari gertatu bezala, hutsetik palatala gehitua delako.
Antonen hipokoristikoa Antxon izan ohi da, eta ikus daitekeenez, palatala herskari horzkarian kokatu ohi da.
Beraz, Anton izenak bi hipokoristiko izan ditu, gutxienez, bietan palatala jaso du, batean hitz hasieran, Txanton izenean, eta bestean hitz barruan, Antxon izenean.