martes, 5 de marzo de 2019

Txandre antroponimoa

Oiartzungo testu zaharren artean badira Txandre izeneko emakume alargun baten aipuak. Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtean agertzen dira lekukoak, beti Chandre idatzia, 130. or. bi aldiz, 140. eta 141. or. behin.
Antroponimo hau hipokoristikoa izango zen, eta txikitasuna erakusteko baliabideen artean bada /tx/ fonema erabiltzea. Horrela, blog honetan aztertutako *Txendoa izena, Txendoa eta Txendonea toponimoak azaltzeko erabilia, sendo hitzetik sortua: sendo > *txendo > *Txendo.
Txandre izenean ez dago s- > tx- bilakaerarik, hipokoristikoa egiteko hutsetik ezarri ziotelako tx- hasiera, *Txalaman antroponimoari bezala, oinarria Alaman antroponimoa zelako. Txalamanenea toponimoaren sortzailea izateagatik sortua, beste inon agertzen ez delako.
Beraz, oinarria Andre izango zen, eta afrikatuz jarri ondoren Txandre sortu zen, Erdi Aroaren bukaeran Oiartzunen bizi izan zen hipokoristikoa.

2 comentarios:

  1. Hondarribian bada Txandre izeneko etxe bat, lau familiaren bizileku. Etxe horrek 60 bat urte izango ditu, eta badirudi udatiar dirudunentzat eraikia izan zena, zerbitzuarentzako atzeko ate eta eskailerak dituelako.

    ResponderEliminar
  2. Antroponimotik toponimorako jauzia egingo zuen, ziurrenik aspaldian. Beharbada etxe hori egin aurrenik beste eraikinen bat zegoen eta etxe berriak zaharraren izana hartu zuen. Baina hori hipotesi hutsa da; hala ere, pertsona izenak oso erraz bihurtzen dira etxe izen.

    ResponderEliminar