Txortxor da Urola ibaiaren erreka bat. Lekuko zaharrik ez dago eta, beraz, izen bakar honetatik egingo da analisia. Dena den, badirudi, aldaketarik gertatu ez bada, homofono bat dagoela, ezin egokiagoa erreka baterako, txor-txor hitza:
3. txor-txor-txor.Orotariko Euskal Hiztegiko hiru lekukoak XX. mendekoak dira eta erreka izenaren lekukotza gaur egungoa da. Horrelako toponimoak ez dira asko, baina batzuk badaude, Bilinbalan toponimoa bezala, blog honetan aztertua.
(Onomat. de agua que brota o que corre).
Oian itzaltsuan sortzen diran urak / txor-txor alai-alai doaz ibaira. GMant Goi 41. Zubitto baten gañetik mamorro bat dijoa; baño ur-aria, ikutu gabe, txor-txor erortzen goitik bera. Anab Usauri 55. Bazoaz mendi-egalen batean zear, eta txor-txor-txor ur-otsa. Zendoia 180.