Ubegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ubegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Ubegi toponimoak

 Ubeg agertzen da Bizkaiko lau udalerrietan, Orozkoko iturburua da, Bedian baserria da, baita Etxebarrian ere, herri honetan Ubegiburu izeneko basoa dago. Azkenik, Igorren Ubegi iturria dago. toponimoek ez dute lekuko zaharrik baina analisia ez da zaila, jakinik euskaraz dagoela hitz elkartu bat, ur-begi, lekukotza txikia utzi ez duena:

UR-BEGI (Lar, Añ A, H; ubegi Lar, H). a) Burbuja. "Campanilla de agua", "gorgorita" Lar. "Ampolla en el agua" Lar y Añ. b) (L ap. A; H). Manantial. "Aphalgune hortan urbegi bat bada, en cette dépression là, il y a une source" H. Cf. el top. medieval Ubegui citado supra [Martin d'Ubegui, mercader de San Çabastian. (1351) Arzam 415.].
[...]
Hitz honen euskal testuetako lekuko ia guztiak joan den mendekoak dira eta ur-begi aldaera darabilte, lekuko toponimiko hauetan Ubegi aldaera agertzen da, baita Orotariko Euskal Hiztegiko Erdi Aroko lekukoa, Martin d'Ubegui (1351). Urbegi toponimoak ere badira, Lazkaoko aurkintza batek Urbegi izena du, Deban Urbegiko haitzuloa dago eta Sopelan Urbegi Etxea bada. Hauek, beharbada, azken mende hauetakoak dira, euskal testuetako lekukoen garaikideak, baina ubegi toponimoak ziurrenik zaharragoak dira, hitz elkartu zaharra dutelako eta halakoa da hiztegiko Martin d'Ubegui, XIV. mendekoa.