Mostrando entradas con la etiqueta Urdieta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Urdieta. Mostrar todas las entradas

jueves, 23 de abril de 2026

Urdieta toponimoa

 Urdieta da Zuiako erreka-zuloa, sakana. Izendegi ofizialean lekuko ugari agertzen dira baina guztiak dira XX. mendearen bigarren erdialdekoak eta guztietan izen bera dago. Berbera gertatzen da Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitutako lekukoarekin:

URDIETA, monte y arroyo en Altube.
Izen bakarra dago aztertzeko eta bi elementu izango zituen, bukaerakoa argia da, -eta atzizkia, baina ez hainbeste oinarrikoa. Hala ere, uste badugu aldaketa txiki bat gertatu dela, toponimoa gardenduko da. Ziurrenik bokal disimilazio bat gertatu zen, bi bokal berdinak elkarren ondoan gertatu ziren eta toponimoaren egitura gordetzeko, bi bokalak bereizi ziren, e-e > i-e. Berdina gertatu zen, antza, Etxeita toponimoarekin. Arabako toponimoarkein atzeranzko urratsa egin eta *Urdeeta berreskuratuko genuke, hau da, urde + -eta. Horrelako elkarketak ez dira ohikoak, animalia izenekin -eta atzizkia izatea, baina adibideak badira, Listorreta toponimoa bezala.
Azkenik, nabarmentzekoa da toponimian arrunta dela urde izena eta ez txerri. Horrelakoa da Urdaibai toponimo ezaguna Bizkaian.

viernes, 24 de septiembre de 2021

Urdieta toponimoa

 Urdieta Zuiako erreka-zuloa, sakana da. Badago lekuko bat, XX. mendearen bigarren erdialdekoa, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan:

URDIETA, monte y arroyo en Altube.
Beraz, lekuko zaharrik ez dago eta hori arazo bat da toponimoaren etimologia emateko orduan. Hemen aurkeztuko dena egokia da Urdieta izenerako, eta lekuko zaharragoak eskuratuz gero, izena aldatu bada, etimologia bera aldatu beharko litzateke, zati batean edo guztiz.
Urdieta toponimoak bi elementu lituzke, urde + -eta. Urde ez da oso ohikoa toponimian baina ez ezezaguna, horrela, Bizkaiko Urdaibai toponimoa. Animalia izenak ez dira toponimoetan oso ugariak, are gutxiago -eta atzizkiarekin loturik, baina horretan ere, batzuk badira, Akerreta edo Listorreta toponimoak bezala.
Toponimo honek aldaketa bakarra jaso zuen, etimologia hau ontzat harturik, ee > ie bokal disimilazioa, hau ezaguna da, Etxeita toponimoa etxe + -eta delako.