viernes, 24 de septiembre de 2021

Urdieta toponimoa

 Urdieta Zuiako erreka-zuloa, sakana da. Badago lekuko bat, XX. mendearen bigarren erdialdekoa, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan:

URDIETA, monte y arroyo en Altube.
Beraz, lekuko zaharrik ez dago eta hori arazo bat da toponimoaren etimologia emateko orduan. Hemen aurkeztuko dena egokia da Urdieta izenerako, eta lekuko zaharragoak eskuratuz gero, izena aldatu bada, etimologia bera aldatu beharko litzateke, zati batean edo guztiz.
Urdieta toponimoak bi elementu lituzke, urde + -eta. Urde ez da oso ohikoa toponimian baina ez ezezaguna, horrela, Bizkaiko Urdaibai toponimoa. Animalia izenak ez dira toponimoetan oso ugariak, are gutxiago -eta atzizkiarekin loturik, baina horretan ere, batzuk badira, Akerreta edo Listorreta toponimoak bezala.
Toponimo honek aldaketa bakarra jaso zuen, etimologia hau ontzat harturik, ee > ie bokal disimilazioa, hau ezaguna da, Etxeita toponimoa etxe + -eta delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario