viernes, 7 de agosto de 2020

Listorreta toponimoa

 Listorreta toponimoa Gipuzkoan aurkitzen dugu. Errenterian baserri baten izena da eta Hernanin, aurkintza bat.
Errenteriako baserria zerrendatua da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

LISTORRETA (prop.)

Analisia egiteko orduan, lehenik elementuen banaketa, eta horrek ez du zailtasun handirik, listor- + -eta. Lehenengoa liztor izeneko intsektua litzateke, eta ohikoa da pentsatzea animalia izenei -eta atzizkia lotzen ez zaiela. Normalean hala da, baina salbuespenak badira, Akerreta toponimoan ikusten den bezala. Listorreta izena hartuko zuen han liztorren elkargunea zelako, ugariak zirelako. Eta behin izena hartu ondoren, animaliak joango baziren ere, izenak iraun du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario