Mostrando entradas con la etiqueta -eta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta -eta. Mostrar todas las entradas

viernes, 24 de septiembre de 2021

Urdieta toponimoa

 Urdieta Zuiako erreka-zuloa, sakana da. Badago lekuko bat, XX. mendearen bigarren erdialdekoa, G. Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa: seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan:

URDIETA, monte y arroyo en Altube.
Beraz, lekuko zaharrik ez dago eta hori arazo bat da toponimoaren etimologia emateko orduan. Hemen aurkeztuko dena egokia da Urdieta izenerako, eta lekuko zaharragoak eskuratuz gero, izena aldatu bada, etimologia bera aldatu beharko litzateke, zati batean edo guztiz.
Urdieta toponimoak bi elementu lituzke, urde + -eta. Urde ez da oso ohikoa toponimian baina ez ezezaguna, horrela, Bizkaiko Urdaibai toponimoa. Animalia izenak ez dira toponimoetan oso ugariak, are gutxiago -eta atzizkiarekin loturik, baina horretan ere, batzuk badira, Akerreta edo Listorreta toponimoak bezala.
Toponimo honek aldaketa bakarra jaso zuen, etimologia hau ontzat harturik, ee > ie bokal disimilazioa, hau ezaguna da, Etxeita toponimoa etxe + -eta delako.

sábado, 17 de octubre de 2020

Musaurieta toponimoa

 Musaurieta Barrikako auzoa da eta Barrika eta Plentziako erreka ere bada.
Toponimo honen lekuko zaharrak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Musaurieta [N, TO]
Musaurieta (la casa de), Barrica, a.1796, FogVizcayaMs. -/Mundaca, a.1641,
FogVizcayaMs., a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta (la casa y caseria de) (Balduese o), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta (la caseria de), Barrica, a.1745, FogVizcayaMs. -/Mundaca, a.1745,
FogVizcayaMs.
Musaurietta (la casa y caseria de), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurietta_Echanagusia (la casa y caseria de), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta_Echesarra (la casa y caseria de), Barrica, a.1704, FogVizcayaMs.
Musaurieta_Nausia (la caseria de), Barrica, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimo honek 300 urte gutxienez baditu, baina ziurrenik baditu askoz urte gehiago, bere etimologia ezaguturik.
Musaurieta izenak hiru elementu lituzke, musa-, huri, hiri hedatuagoaren sartaldeko aldaera, eta bukaeran -eta atzizkia. Azaldu gabe geratuko litzateke lehenengo zatia, musa-. Beste toponimo batzuetan aztertu bezala, Musa antroponimoa izango zen, Musategi, Musasoro eta Musastegieta toponimoetan dagoen izen bera.
Toponimoaren sorrera, beraz, nahiko zaharra litzateke, beharbada duela mila urte inguru, edonoloa ere, Erdi Arokoa.
Antroponimoaren lekuko toponimiko hauek erakutsiko lukete Musa antroponimoak indarra izan zuela Bizkaian eta Gipuzkoan, baina dirudienez lurralde hauetan lekuko antroponimikorik ez da jaso.

viernes, 9 de octubre de 2020

Musastegieta toponimoa

 Musastegieta Altzoko aurkintza bat da, beraz, gipuzkoar toponimoa da.
Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoaren egitura nahiko argia da, aldaketa larririk gertatu ez bada.
Toponimoak hiru elementu lituzke, Musa antroponimoa, estegi izena eta, azkenik, -eta atzizkia.
Estegi izena badago blog honetan aztertutako Jandustegi toponimoan.
Musastegieta ez da, blog honetan, Musa antroponimoa duen aztertutako lehenengo toponimoa, aldez aurretik izan dira beste bi, Musategi eta Musasoro toponimoak.

viernes, 11 de septiembre de 2020

Uztaeta toponimoa

 Uztaeta Aiako toponimoa da, guztira hiru izan dira Uztaeta dutenak, hirurak baserriak: Uztaeta, Uztaetaberri eta Uztaetaburu.
Badaude lekuko zaharrak, XVI. mende bukaerakoak. Millares de Usurbil 1562 izeneko lanean BAP aldizkariaren 1978. urtean argitaratuan badaude 1577. urteko bi lekuko: Uztaetaburu, 595. orrialdean eta Uztaeta, 596. orrialdean.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, bi elementu lituzke, uzta izenaz gain, -eta atzizkia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, uzta izenaren lehenengo lekukoa Leizarraga litzateke, 1571. urtekoa. Beraz, Uztaeta toponimoa izan liteke uzta-ren bigarren lekukoa, oso urte gutxiko diferentziarekin.

martes, 25 de agosto de 2020

Susaeta toponimoa

 Susaeta izeneko baserria Arbatzegi herrikoa da.
XVIII. mendeko lekukoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Zuzaeta [N, TO]
Zuzaeta (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.

Zuzaeta [N, NO] ikus Zuceta
Suzeeta (Pedro de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Suzieta soltero (San_Juan de) [Goicoechea (la cassa de)] [Goyencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Agustin de) [Palaciochu (la casa de)] [Arbuliz y Merrua (uarrios de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Francisco de) [Olalde (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Josef de) [Goycoeche_Torre (la casa de) (pr.n.res)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de), Guerricaiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de) [Uribay (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de) [Zuzaeta (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Pedro de) [Berreño_Celaya (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Pedro de) [Berreño_Urrunategui (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (ynquilino) (Juan de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta cirujano (maese) (Francisco de) [Olalde (la casa titulada de)], Arbazegui, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaeta vecino de esta anteiglesia (Juan de), Arbazegui, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Agusttin de) [Ybayetta (la casa pegante a la de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [Goicoechea (la casa de) (pr.n.res)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa nueba de)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa nueva de)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Joseph de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Juan de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (ynquilino) (Joseph de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (ynquilino) (Juan de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta hermano (Marttin de) [de Agusttin de Zuzaetta] [Ybayetta (la casa pegante a la de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.

Zuzieta [N, TO]
Zusieta (la cassa de), Arbacegui, a.1704, FogVizcayaMs.

Zuzieta [N, NO]
Zusieta (Esteban de) [Zusieta (la cassa de)], Arbacegui, a.1704, FogVizcayaMs.

Lekuko gehienetan Zuzaeta agertzen bada ere, Zusieta ere ezaguna da, nahiz eta lekuko kopurua askoz txikiagoa izan, ahaztu gabe egungo bokalismoa Zuzaeta-rena bezalakoa da.
Txistukarietan, baina, aldaketa bada, neutralizazioa gertatuko zen aspaldian eta ondorioz, egun ezagutzen den aldaera Susaeta da, toponimo honetan ahoskerak irabazi du, ez idatzizko aldaera zaharrak.
Analisi etimologikoa argia da, oinarrian zuza dago, ziza ezagunagoaren aldaera, eta bukaeran -eta atzizkia.
Ziza hitza ez da oso ohikoa toponimian, eta are gutxiago zuza aldaera, baina Susaeta toponimoaren bitartez lekuko bat gehiago bada.

Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran zeuden toponimoek ez zuten zahartasun handirik, XVIII. mendeko lekukoak zirelako. Baina badira batzuk, 200 urte zaharragoak, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 55. agirian, 1502. urtean:

Contrato de Çuçaeta
[...]
que la casa e caseria de Çuçaeta e sus duenos e poseedores tienen e han tennido premia de tener treçientos mançanos bien plantados e de traer mançana a media ganançia con el dicho monesterio in infeteosin e tributo con otros cargos, el qual tributo de mançana de los treçientos mançanos por la presente para agora e para sienpre jamas alçamos e quitamos e los hazemos libres e sueltos a la dicha casa y caseria de Çuçaeta e a Pero Martines e a Martyn Ochoa de Çuçaeta, que presentes estan e a todos los sus suçesores e herederos que susedieren y heredaren la dicha casa y caseria de Çuçaeta para agora e para sienpre jamas que tales treçientos de a media ganançia e tributo dellos non paguen ni sean obligados ni tenidos de tener los dichos mançanos...
Toponimoa bost aldiz agertzen da, beti idazketa berbera duena. Lekuko hauek berretsiko lukete toponimo honetarako emandako etimologia.

viernes, 7 de agosto de 2020

Listorreta toponimoa

 Listorreta toponimoa Gipuzkoan aurkitzen dugu. Errenterian baserri baten izena da eta Hernanin, aurkintza bat.
Errenteriako baserria zerrendatua da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

LISTORRETA (prop.)

Analisia egiteko orduan, lehenik elementuen banaketa, eta horrek ez du zailtasun handirik, listor- + -eta. Lehenengoa liztor izeneko intsektua litzateke, eta ohikoa da pentsatzea animalia izenei -eta atzizkia lotzen ez zaiela. Normalean hala da, baina salbuespenak badira, Akerreta toponimoan ikusten den bezala. Listorreta izena hartuko zuen han liztorren elkargunea zelako, ugariak zirelako. Eta behin izena hartu ondoren, animaliak joango baziren ere, izenak iraun du.

martes, 28 de julio de 2020

Ibaseta toponimoa

Ibaseta Markina-Xemeingo toponimoa da. Egun toponimo eratorrien bitartez ezaguna da, Ibasetaburua basoa eta Ibasetaerdikoa eta Ibasetaormaetxe baserriak.
Lekuko zaharragoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Ibaseta [N, TO]
Ybaseta (la casa de), Cenarruça, a.1641, FogVizcayaMs.
Ybaseta (la cassa de), Zenarruza, a.1704, FogVizcayaMs.
Ybasetta (la casa de), Bolibar/Cenarruza 18.1796, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Beazcoa (la casa de) [Achondoa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Vecoa (la caseria de) [Erdoza (cofradia de)], Jemein, a.1745, FogVizcayaMs.
Ybaseta_de_Medio (la casa de), Jemein, a.1704, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Erdicoa (la caseria de) [Erdoza (cofradia de)], Jemein, a.1745, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Goicoa (la casa de) [Achondoa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Hormaechea (la casa de), Jemein, a.1704, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Ormaechea (la casa de) [Achondoa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ybaseta_Ormaechea (la caseria de) [Erdoza (cofradia de)], Jemein, a.1745, FogVizcayaMs.
Ybasetabeacoa (la casa de), Jemein, a.1704, FogVizcayaMs.

Toponimoak ez du aldaketarik azken mendeetan baina iluna da. Aldaketa bat jasan zuen eta horrek toponimoaren esanahia ilundu du, rz > s bilakaera, hain zuen. Atzeranzko urratsa eginez, berreskutatuko genuke *Ibarzeta, eta horretan elementuak nahiko argiak dira, ibar + -tza + -eta, tarteko urrats batean *Ibarzeta izango zen.
Aipatutako bilakaera ezaguna da toponimian eta baita lexiko arruntean ere. Esate baterako, uso dena, sortaldeko inguruan urzo bada. Toponimoan eta lexikoan aldaketa bera bada, garai berean gertatu ziren biak? Hala balitz, garai zaharretan kokatu beharko genuke, beharbada milurte bat baino zaharragoa da, nahiz eta aldaketaren kronologiaz gauza ziurrik ez jakin.

 Eguneraketa (2022-01-29):
Toponimoaren lekuko zaharrago bat dago La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 53. agirian, 1500. urtean:

En la yglessia y monasterio de Nuestra Señora Sancta Maria de Çenarruça a quinze dias del mes de mayo año del Señor de mill y quinientos años en presçençia de nos Ochoa Martinez de Anchia, notario y Martin Saez de Arranguiz, escrivano del rey e de la reina, nuestros señores, e de los testigos de jusso escriptos, estando y presentes ayuntados en cavildo a campana tañida de coro, el señor don Pedro Lopez de Ybaseta abbad del dicho monesterio...
Lekuko hau gehitua, toponimoak 500 urte baino gehiago baditu, eta aldaerarik ez du erakutsi. Horrek berretsiko luke hemen emandako etimologia.
 

viernes, 17 de julio de 2020

Sustaeta toponimoa

Sustaeta izeneko baserria dago Berriatua herrian, Bizkaian.
Lekuko zaharragoak aurkitzeko, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburua ezinbestekoa da:
Sustaeta [N, TO]
Sustaeta (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs.
Sustaetta (la casa de) [San_Uicente (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.

Sustaeta [N, NO]
Sustaeta (Domingo de Laca) [Chopite_Aurrea (la casa de) (pr.n.res)], Amoroto, a.1799, FogVizcayaMs.
Sustaeta (Juan_Ygnacio de) [Arna_Otegui (la casa de) (pr.n.res)], Zenarruza, a.1798, FogVizcayaMs.
Sustaeta (mancebo por casar) (Esteuan de), Arbacegui, a.1641, FogVizcayaMs.

Susteta [N, TO]
Susteta (la caseria de) [San_Vizente (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.

Bi aldaera daude lekuko horietan, Sustaeta eta Susteta, azken honek lekuko bakarra du, eta azalpena erraza da, ae > e bokal laburketa gertatu delako.
Toponimoaren oinarrian sustai hitza bada, sustrai ezagunagoaren aldaera. Atzizkia -eta litzateke.
Toponimo honen bitartez sustai aldaeraren beste lekuko bat gehitu dugu, hau toponimikoa; toponimoaren azalpena ahaztu gabe.

Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran lekuko zaharrenak 300 urte ingurukoak ziren, baina bada askoz zaharragoa dena, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 9. agirian, 1388. urtean dago:

En Amallo: [...] Lexamona, Laçurica, Digos, Asola et Çapola, Elguechuren et Axola, el de Berangaray, Letoys, Sustaeta, Laca, Basterrolaça...
Lekuko honek mende gehiago aurreratuko lituzke toponimo honen agerpena. Horrela, 600 urte baino gehiago izango zuen, lehen 300 urteko zahartasuna zena. Gainera, hain zaharra izanik, toponimoa ez da aldatu mende hauetan eta emandako etimologian ez zuen eraginik izango.

martes, 7 de julio de 2020

Apoita toponimoa

Apoita izeneko baserria dago Mallabian, Bizkaian. Lekuko zaharragoak XVIII. mendekoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan jasorik daudenak:
Apoita [N, TO]
Apoita (la caseria de) [Goitana (varrio de)], Mallabia, a.1745, FogVizcayaMs.
Apoyta (la casa de) [Goytana (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Apoytta (la caseria de) [Goytana (cofradia de)], Mallavia, a.1796, FogVizcayaMs.

Apoita [N, NO]
Apoita (Agustin de) [Arbina (la casa de)] [Ypinaburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Apoita (Fran(cis)co de) [Ormaechea (la casa de) (pr.n.res)], Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs.
Apoita (Francisco de) [Hormaechea (la casa de)], Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs....
Toponimoak bi elementu lituzke, apo animalia izena eta -eta atzizkia. Aldaketa fonetiko bakarra gertatu da, oe > oi bokal disimilazioa gertatu delako. Dismilazio hau ez da ohikoa, baina badira hainbat adibide, Aldapita toponimoa bezala, nahiz eta honetan dismilazioa ae > ai izan den.
Normalean gutxi izaten dira toponimian agertzen diren animaliak, eta gainera, -eta atzizkiarekin ez dira batere arruntak. Baina salbuespenak badira, blog honetan aztertutako Akerreta toponimoa bezala.
Apoita toponimoan errazagoa izango zen, kontuan izanik apoen mugimendu ahalmena gutxia izango zelako, jakinik animalia anfibioak direla, baina uretatik hurbil bizi beharra dutela.

sábado, 6 de junio de 2020

Lataeta toponimoa

Lekuko bakar baten bidez ezaguna litzateke Lataeta toponimoa, hala agertzen da Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Lataeta [N, TO]
Lataeta+ (la casa de), Gatica, a.1641, FogVizcayaMs.
Bi elementuz osaturiko toponimoa litzateke, lata izenaz eta -eta atzizkiaz. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera zazpi dira izen honen adierak:
lata.
1. (V, G, AN, L, BN, S; Deen I 376 <-tt->, Lar, Añ, H, VocB ; -th- Urt II 448, VocBN, Gèze 337, Dv, H). Ref.: A; AEF 1925, 79; 1927, 15 y 1955, 135; Lh; Lrq (latha); Giese CasaS 9; Iz ArOñ ; CEEN 1969, 210; Elexp Berg .
"Latas [...], las tablas toscas y delgadas que sirven para formar el tejado" Lar (tbn. Añ s.v. latas). "Latte" Dv. "1.º chilla, armazón del tejado; [...] 3.º (BN-mix), tabla; 4.º (AN-goi), tablón" A. "La tabla más delgada que se emplea en las cerraduras y tejados" Iz ArOñ. "Chilla, tabla que sostiene las tejas. Gure etxeko latak usteltzen asitta dare" Elexp Berg. v. arlata.
[...]
2.
(V-ger-arr-oroz-m, L-ain ap. A; Añ (V)). "Entrada, puerta para sembrados", "puerta, barrera, entrada a los sembrados, piezas cerradas" Añ. "2.º (L-ain), vallado de madera o entablación que suple al seto en heredad; [...] 5.º (V-ger-arr-oroz-m), cancilla, puerta de los campos" A. v. lataka.
[...]
3. (V-gip ap. Etxba Eib ).
Lata, bote metálico. "Petrolio latia. [...] Petrolio latan ekarten eban itturriko ura, traía el agua de la fuente en una lata de petróleo" Etxba Eib.
[...]
4. (L-ain, S). Ref.: A; Lh.
Estaca; pértiga. "Lata bezanbat husgune badituzte atekak (L-ain), las cancillas tienen tantos huecos como estacas" A (s.v. ateka). Cf. VocNav: "Lata: pértiga o palo largo que se pone en las habitaciones o graneros para colgar ristras de alubias verdes u otros comestibles o frutos (Roncal)". v. lataga.
"(S), canne à pêche" Lh.
5. "Cubo, balde. Latia ekarrizu esnia jasteko " Elexp Berg.
6. Hojalata.
[...]
7. "Lata, pelmada" Elexp Berg.
Ziurrenik, toponimo honetan hasierako bi adieratako lata izango genuke eta toponimoaren data ikusirik, hitz honen lehenengoetako lekukoa litzateke, hiztegiko sarreran agertzen diren lekuko zaharrenak XVII. mendekoak direlako.

Akerreta toponimoa

Nafarroako toponimoa da Akerreta. Bizitza luzea izan du, lehenengo lekukoak duela 700 urte baino zaharragoak direlako. Archivo General de Navarra. Sección de Comptos. Registro Nº 7 (1300) liburuan badira hiru lekuko, guztiak 1300. urtekoak. Liburuaren 38. eta 66. orrialdeetan Aquerreta toponimoa bada eta 112. orrialdean Michaelis de Aquerreta izeneko gizona.
Akerreta toponimoan bi elementu genituzke, aker izena eta atzizkia, -eta. Toponimoaren bitxitasuna da animalia izenarekin batera dagoen -eta atzizkia, ohikoa ez delako. Oso arrunta da elementu bizigabeei loturik agertzea: Arrieta (harri + -eta), Aitzeta (haitz + -eta). Bestela, landaere izenekin ere ezaguna da: Arteta (arte + -eta), Urkieta (urki + -eta), beste askoren artean.
Bi multzo horien ezaugarri inportanteena da mugitzen ez direla, finkoak direla eta toponimoak sortzeko izen egokiak. Animaliak, aldiz, mugitu ohi dira eta horrek zailtzen du toponimoak sortzeko behar den egokitasuna.
Hala ere, badirudi ezohikoa dena gutxi batzuetan gertatzen dela eta toponimo hau adibide ona litzateke. Leku hartan akerrak izatea arrunta litzateke eta horrek ahaleginduko zuen hiztunek horrelako izena egiteko.

martes, 10 de diciembre de 2019

Etxaboleta toponimoa

Tolosako etxe izenak ematerakoan, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, Etxaboleta aipatu zuen, 1625. urte inguruan:
... Ezama, Echaboleta, Arraiechea, Illarraméndi garaicoa, Illarramendi erdicoa, Illarramendi azpicoa, Guisuaga, Ferrarategui, Iraneta...
Nahiz eta egun, txabola hitza oso ezaguna eta zabaldua izan, etxabola hitza ere erabilia izan da, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, XIX. mendeko bigarren erdiko testuetan agertzen delako. Ziurrenik etxe + txabola izenen elkarketatik sortua da aldaera hau.
Etxaboleta toponimoaren azalpena hauxe litzateke, etxabola + -eta, alde horretatik zailtasunik batere ez.
Isastiren lekuko honi esker etxabola izenaren lehenengo lekukoa bi mende eta erdi inguru aurreratzen da.

martes, 13 de agosto de 2019

Labaita toponimoa

Berrizko toponimo hau bi aldiz lekukotzen da. Lekukoak XVIII. mendekoak dira eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jaso dira:
Labaita [N, TO]
Labayta+ (la casa de) [Ocango (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Labayta+ (la caseria de) [Murgueytio (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoa bi zatiz osaturik izango litzateke, laba- eta -ita. Lehenengoa laba 'labe' litzateke, -e > -a bilakaera gertatua, bizkaierazko andra 'andre', lora 'lore' eta hainbat hitzetan agertzen den aldaketa bera. Atzizkia, berriz, -eta litzateke, ae > ai bilakaera gertatu zaiola, bokalen disimilazio bat. Beraz: laba + -eta > *Labaeta > Labaita. Atzizkiaren bilakaera ez da oso zabaldua, baina toponimian badira hainbat adibide, eta Labaita litzateke haietako bat.

martes, 7 de mayo de 2019

Agurlaeta toponimoa

Toponimo hau Bergarako Angiozar auzokoa da, eta informazio guztia Juan San Martinen Onomasticon 21 Eibar eta Elgetako toponomastika = Toponomástica de Eibar y Elgeta liburukoa da. Bi toponimo baziren, Agurlaeta bekua eta Agurlaeta goikua, biak 105. orrialdean aipatuak:
"Agurlaeta bekua (A)
1603, apell. Pedro de Agurlaeta, mayordomo bolsero de la villa de Elgeta (EAU, p. 132).
1625, casa Aguilaeta (CHG).
1639, apell. Agurlaeta (EAU, p. 16).
1662, apell. Agurleta (EAU, p. 159).
1857, casa Aguleta azpicoa (Nomenclátor).
1928, casa Agurlaeta abajo (Hab.: Norberto Gallastegui).
1974, casa Agurlaeta (Aguleta) (CG. Lin.)".
"Agurlaeta goikua (A)
1857, casa Aguleta-gañecoa (Nomenclátor).
1928, casa Agurlaeta arriba (Hab.: José Ignacio Aranzábal)."
Toponimo honek baditu hiru aldaera, Aguilaeta (1625) kakografia hutsa delako. Aldaerak lirateke Agurlaeta, Agurleta eta Aguleta, baina zaharrena, zalantzarik gabe, Agurlaeta litzateke. Besteak berriagoak dira eta laburragoak, rl > l eta ae > e bezalako laburketak gertatu direlako.
Beraz, azterketa etimologikoak Agurlaeta kontuan hartu behar du. Ezagunetik ezezagunerako analisia eginez, argi dago -eta atzizkia badela, eta geratzen dena agurla- litzateke, nahiko iluna dena. Baina nahiz eta hori zaharrena izan, litekeena da lehenago aldaketaren bat jasotzea eta horregatik toponimoa hainbeste ilundu da. Agurlaeta toponimorako bi aldaketa proposatuko genituzke, metatesi bat eta disimilazio bat. Metatesia rr-g > g-rr izango zen eta disimilazioa rr > rl. Azken aldaketa ez da ezezaguna, blog honetan bada Agirleta toponimoa, aldaketa bera jasoko zuena.
Horrela, jatorriz *Arrugaeta izango zen eta gero, aipatutako bi aldaketak gertatu eta Agurleta bigurtu zen.
Arruga hitz zaharra da, eta horrela argertzen da Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"94b. — arruga (vizc.) «plaza, mercado» (REW 7426): Arrugaeta (Gorostiaga, Zumárraga, 3, 71); Arruaçu (Pamplona, 1350), top. Arrugaçu (10544076), actual Arruazu (Nav.). V. arriba, 90."

Beraz, Agurleta toponimoa, nahiko mozorrotua, arruga izen zaharraren ondorengoa litzateke.

Eguneraketa (2021-10-20):
Sarrera honetako lekuko zaharrena 1603. urtekoa da, baina badaude beste bi lekuko zaharragoak, ia mende bat, 1520. urtekoak direlako. Lekukoak daude Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) izenburuko liburuan, 95. agirian, 1520. urtean:

Juan Ochoa de Agurlaeta [...] María de Agurlaeta
Horrek berresten du Agurlaeta izenaren zahartasunaz baina etimologia lehen bezalakoa da.

martes, 30 de abril de 2019

Agirleta toponimoa

Agirleta toponimoa Bilbokoa da, Artxandatik sortaldera, Zamudioren mugaldean. Lekuko zaharrik ez badago ere, analisia ez da batere zaila, kontuan hartuz gero aldaketa bat gertatu zela, dardarkariaren disimilazioa, hau da, rr > rl. Aldaketa hau ez da ohikoa baina ale batuzk badira, adibidez, gerla 'gerra'. Beraz, zaharragoa *Agirreta litzateke eta orduan azterketa nahiko erraztuko zen, alde batetik agirre, eta bestetik -eta atzizkia.
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan, nahiz eta sarrerarik ez izan, agirre hitza aipatua da, eta baita bere esanahia ere:
"23. — (h)aize «viento»: Aizaguirre (Guip., 1782), Ayçaguer, Eizaguirre, Izaguirre, top. Aizaguerria (Pamplona, 1574). Aunque Vinson (RIEV III, 353) opina que Haiçaguerri significa «roca descubierta», su primer elemento es, según toda probabilidad, (h)aize «viento»: cf. ronc. aireager «lugar expuesto al viento». Téngase también en cuenta el carácter de otros determinantes de -agerre, agirre como egoa «(viento) sur», eguzki «sol», ip(h)ar «(viento) norte», etc. «El apellido español Eizaguirre no es sin duda otra cosa que una variante de las formas Ayçaguer y Eyçaguer que encontramos en Francia» (Gavel, Ph. b., 39). Además ap. Aiceburu y acaso alguno de los incluidos bajo (h)aitz."
Beraz, agirre 'leku agerikoa' litzateke eta horri -eta atzizkia gehitu zitzaion, leku horren zabaltasunaren edo handitasunaren adierazlea.