Arabako toponimo honen iturri bakarra da Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburua:
ZARRAPOTEGUI, labrantíos en Alegría, Maestu, Gauna y Maturana.Azken toponimoaren azken elementua zahar hitza litzateke; dirudienez, txistukarien neutralizazioa jasan du, baina ez da gertatu hasierako txistukarian.
ZARRAPOTEGUISARRA, 1776, labrantío de Gauna.
Zarrapotegi argia da, bere azken elementua -tegi atzizkia da eta oinarrikoa zarrapo hitza litzateke:
3 zarrapo.Toponimoen etimologia zuzena bada, zarraporen erabil-eremua Arabara ere hedatuko zen, euskararen erdiko alde zabalean ezaguna izan zelako. Bide batez, toponimoen lekuko zaharrena hitz honen lehenengo lekukoen artean dago.
(Lar?H).
"Rana" Lar.
(G-to, AN-olza-gulina) Ref.: Bon-Ond 144; EI 366.
Sapo. Cf. VocNav: "Zarrapo, sapo o escuerzo (V. de Roncal, Lumbier, Aóiz, Viana, Aibar, Améscoa)".