Mostrando entradas con la etiqueta habe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta habe. Mostrar todas las entradas

viernes, 6 de agosto de 2021

Abeta toponimoa

 Egun, Abeta toponimoaren ale batzuk badira Gipuzkoan. Azpeitian baserri baten izena da, Getarian ere baserria da. Eskoriatzan ordoki bat da eta, azkenik, Zizurkilen eta Ataunen tontor bana daude Abeta izena dutenak.
Ataungo izenaren lekuko oso zaharra dago Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 12. agirian, 1404. urtekoa dena:

...en los seles de Larrunça e de Osinyartua e de Lauztia e de Erasolaça e de Hurresua, el biejo, e de Hurresua, que es más ayuso, e de Abeta e de Gorostolaça e de Aldaquio, que son de partes de Ydiaçaual, e en Ayçartea, en los seles que llaman Aizpildi e en Cortachipia...

Toponimo hauek bi elementu izango lituzkete, oinarrian habe hitza, 'zuhaitz' ere izan daitekeena, bukaeran -eta atzizkia izango zen. Bi elementuak elkartzean gertatutako aldaketa bakarra izan da bi bokal berdinen fusioa: habe + -eta > *Habeeta > Abeta. Hasierako hasperenaz, ezin jakin toponimoa sortu zenerako oraindik bazen eremu horietan edo galdua.

Eguneraketa (2026-03-13):
Ataungo toponimia web gunean badago herri honetako Abeta toponimoaren informazio gehiago, guztira, zortzi toponimo daude oinarri hori dutenak, hemen lehenengo biak:

Abeta
Abeta: = abi-eta, el arandano. Año 1404, sel de Abeta. (D. 282). Año 1559, ” desde Arizateguieta varrena hasta la delgada de Abeta” (D. 482). Año 1721, sel de Abeta “el mojon principal…eminencia de la cumbre dos robledades de Abeta el primer mojon que linearon hacia Zuaga cearra;el segundo junto al camino de Aranzazumendi a la derecha yendo por el camino de Adaquio pº Idiazabal; el tercero hacia Gorostola y Lauspelz…el cuarto al lado de Ubelarayn” (D. Amojonamiento de seles).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Arizaindieta
Erreferentzia: 03. karp. 599. zk. 1404 erreg.

Abetabarrena
Abeta barrena: = contorno del redil. Se llama también Abeta barrena (=el lado inferior de Abeta). Año 1790 vivero de chirpia “en Abeta barrena (D. 214).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Arizaindieta
Erreferentzia: 03. karp. 565. zk. 10476 erreg.
Sarrerako lekuko zaharragorik ez dago, baina bai beste etimologia bat, ahabia + -eta. Hala ere, hori okerra litzateke, ziurrenik *Abieta sortuko zelako.

miércoles, 9 de diciembre de 2020

Amenabar toponimoa

 Amenabar toponimoa Gipuzkoan aurkitu ahal da, Beizamako auzo bat da eta Asteasuko baserri bat.
Izen honetaz ezagutzen den etimologia dago Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:

40. — ametz «carballo, quejigo» (Azkue), «melojo, Quercus Toza» (Aranzadi): Amezaga, Amezpetu, Amezqueta, Amezti (Ameizti), Ameztoy, Amezua; Amenabar, Amechazurra, Amescaray; Mezcorta. Azkue ve en ametz el radical de Amezcoa, Amezcua (Amescua, Mescua).
Aipu luzeagoa, etimologia osoa ematen du nabar hitzari emandako sarreran:
464. — nabar «pardo» «abigarrado»: Areiznabar, Arnabar (Arrinabar, Harnabar), Zuaznabar (top. Zuhaznabar en Guip. en 1025). De ametz nabar procede seguramente el ap. Amenabar. Acaso Navarcorena y Navarlaz. Creo que no puede excluirse la posibilidad de que nabar (del cual parece haberse formado nabari «notorio, manifiesto») sea un derivado de naba: cf. acaso bidenabar «de paso» «al encuentro» «a medio camino», etc. El top. Ariç nauarieta, s. XII, habrá de leerse Ariç nauarreta. Como topónimo, el actual Navarlaz aparece como Nauarr Olatze, Roncesvalles 1284.

Beraz ametz + nabar > Amenabar. Ez du aldaketa fonetiko horren adibide gehiago, baina bi kontraadibide izan daitezkeenak, gutxienez, aipatzen ditu liburu berean, Arizmendi eta Ariznabarreta:

59. [...], Arechabaleta, Arechaga, Arechederra, Arechederreta, Arecheta, Arechu, Arechuloeta (aretx-zulo-eta), Arechuloaga; Arejola (Arexola); Arizabaleta, Arizabalo, Arizaga, Arizarte, Arizcorreta, Arizeta, Arizgoiti, Arizmendi (Harismendi, Arismendiarrieta), Ariznabarreta
Gainera, badago Ariznabarra, Gasteizko auzo bat.
Beraz, txistukariaren ondoren sudurkaria badago, ez da nahi ta nahi ez txistukaria galtzen. Dena den, gogoan hartzekoa da ez nuen > enuen bezalako laburketa. Beharbada oinarrian /m/ izateak eragina izan zezakeen? Mitxelenak hori ez zuen azaldu.
Beste azalbide bat posiblea da, eta aztarrena ematen du XVIII. mende erdialdeko lekuko bakar batek, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan aurkitua:

Abenabar [N, NO]
Abenabar (ynquilino) (Joseph de) [Ybarrola y Zetoquiz (varrio de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiagorik ez dago, baina, bere bakartasunean, Amenabar izenaren elementuak agerian izan zitzakeen, habe + nabar. Mitxelenak, aipatutako liburuan badu leku bat habe izenarentzat:

6. — (h)abe (ant. vizc.) «árbol», (común) «columna»: Abaunz, Abaunza (Habaunza), aunque podría también ser un der. del vizc. abe «panal», algo así como Colmenares. Además Abaurrea: «y algunos echan bidigazas en los ríos, y arroyos que passán por los tales exidos, y ponen assimesmo abeurreas ten otros pásajes abehurreas] (que son señal de Casa) para poner en aquel lugar, do aquellas señales echan, pressa de Herreria, ó Molino, ó rueda, ó la tal casulla, para edificar ende Ferreña, ó Molino, ó ruedas...» (Fuero de Vizcaya, tít. 24, ley IV, cit. por J. Gárate, RIEV XXIV, 95).
Aspaldian habe 'zuhaitz' izan zen eta beraz, Zuaznabar toponimoaren sinonimoa izan zitekeen. Aldaketa bat jasan zuen, b-n > m-n asimilazioa, Mikendi toponimoan gertatutako fenomeno bera.
Beraz, aukera bada Amenabar izatea habe + nabar. Beharrezko aldaketa bakarra aski ezaguna da eta zabaldua.