Egun, Abeta toponimoaren ale batzuk badira Gipuzkoan. Azpeitian baserri baten izena da, Getarian ere baserria da. Eskoriatzan ordoki bat da eta, azkenik, Zizurkilen eta Ataunen tontor bana daude Abeta izena dutenak.
Ataungo izenaren lekuko oso zaharra dago Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 12. agirian, 1404. urtekoa dena:
...en los seles de Larrunça e de Osinyartua e de Lauztia e de Erasolaça e de Hurresua, el biejo, e de Hurresua, que es más ayuso, e de Abeta e de Gorostolaça e de Aldaquio, que son de partes de Ydiaçaual, e en Ayçartea, en los seles que llaman Aizpildi e en Cortachipia...Toponimo hauek bi elementu izango lituzkete, oinarrian habe hitza, 'zuhaitz' ere izan daitekeena, bukaeran -eta atzizkia izango zen. Bi elementuak elkartzean gertatutako aldaketa bakarra izan da bi bokal berdinen fusioa: habe + -eta > *Habeeta > Abeta. Hasierako hasperenaz, ezin jakin toponimoa sortu zenerako oraindik bazen eremu horietan edo galdua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario