Amenabar toponimoa Gipuzkoan aurkitu ahal da, Beizamako auzo bat da eta Asteasuko baserri bat.
Izen honetaz ezagutzen den etimologia dago Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
40. — ametz «carballo, quejigo» (Azkue), «melojo, Quercus Toza» (Aranzadi): Amezaga, Amezpetu, Amezqueta, Amezti (Ameizti), Ameztoy, Amezua; Amenabar, Amechazurra, Amescaray; Mezcorta. Azkue ve en ametz el radical de Amezcoa, Amezcua (Amescua, Mescua).Aipu luzeagoa, etimologia osoa ematen du nabar hitzari emandako sarreran:
464. — nabar «pardo» «abigarrado»: Areiznabar, Arnabar (Arrinabar, Harnabar), Zuaznabar (top. Zuhaznabar en Guip. en 1025). De ametz nabar procede seguramente el ap. Amenabar. Acaso Navarcorena y Navarlaz. Creo que no puede excluirse la posibilidad de que nabar (del cual parece haberse formado nabari «notorio, manifiesto») sea un derivado de naba: cf. acaso bidenabar «de paso» «al encuentro» «a medio camino», etc. El top. Ariç nauarieta, s. XII, habrá de leerse Ariç nauarreta. Como topónimo, el actual Navarlaz aparece como Nauarr Olatze, Roncesvalles 1284.
Beraz ametz + nabar > Amenabar. Ez du aldaketa fonetiko horren adibide gehiago, baina bi kontraadibide izan daitezkeenak, gutxienez, aipatzen ditu liburu berean, Arizmendi eta Ariznabarreta:
59. [...], Arechabaleta, Arechaga, Arechederra, Arechederreta, Arecheta, Arechu, Arechuloeta (aretx-zulo-eta), Arechuloaga; Arejola (Arexola); Arizabaleta, Arizabalo, Arizaga, Arizarte, Arizcorreta, Arizeta, Arizgoiti, Arizmendi (Harismendi, Arismendiarrieta), AriznabarretaGainera, badago Ariznabarra, Gasteizko auzo bat.
Beraz, txistukariaren ondoren sudurkaria badago, ez da nahi ta nahi ez txistukaria galtzen. Dena den, gogoan hartzekoa da ez nuen > enuen bezalako laburketa. Beharbada oinarrian /m/ izateak eragina izan zezakeen? Mitxelenak hori ez zuen azaldu.
Beste azalbide bat posiblea da, eta aztarrena ematen du XVIII. mende erdialdeko lekuko bakar batek, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan aurkitua:
Abenabar [N, NO]Lekuko gehiagorik ez dago, baina, bere bakartasunean, Amenabar izenaren elementuak agerian izan zitzakeen, habe + nabar. Mitxelenak, aipatutako liburuan badu leku bat habe izenarentzat:
Abenabar (ynquilino) (Joseph de) [Ybarrola y Zetoquiz (varrio de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
6. — (h)abe (ant. vizc.) «árbol», (común) «columna»: Abaunz, Abaunza (Habaunza), aunque podría también ser un der. del vizc. abe «panal», algo así como Colmenares. Además Abaurrea: «y algunos echan bidigazas en los ríos, y arroyos que passán por los tales exidos, y ponen assimesmo abeurreas ten otros pásajes abehurreas] (que son señal de Casa) para poner en aquel lugar, do aquellas señales echan, pressa de Herreria, ó Molino, ó rueda, ó la tal casulla, para edificar ende Ferreña, ó Molino, ó ruedas...» (Fuero de Vizcaya, tít. 24, ley IV, cit. por J. Gárate, RIEV XXIV, 95).Aspaldian habe 'zuhaitz' izan zen eta beraz, Zuaznabar toponimoaren sinonimoa izan zitekeen. Aldaketa bat jasan zuen, b-n > m-n asimilazioa, Mikendi toponimoan gertatutako fenomeno bera.
Beraz, aukera bada Amenabar izatea habe + nabar. Beharrezko aldaketa bakarra aski ezaguna da eta zabaldua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario