Osiribarko erreka da Alegia eta Ikaztegietako erreka baten izena.
Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina dituen elementuak nahiko argiak dira, nahiz eta aldaketa baten beharra izan.
Toponimoak hiru elementu ditu, azkena erreka ezaguna da. Hori kendu eta *Osiribar izango genuke. Honek bi elementu ditu, azkena ibar da eta aurrekoa osin hitza, aldaketa bat jasoa duena. Sudurkari bukaera duten hitz zahar batzuetan eratorzeko aldaketa bat jasaten dute, -n > -r, horrela, jaun - jauregi, egun - eguraldi... Berdina gertatuko zitzaion osin hitzari: osin > osir- + ibar > *Osiribar. Aldaketa bera gertatuko zen Osintxu toponimoan, jatorrian Osiranzu zena, baina azken honetan sudurkari disimilazioa ere gertatu zitekeen, baina *Osiribar toponimoa ezin da horrela azaldu.
Mostrando entradas con la etiqueta osin. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta osin. Mostrar todas las entradas
lunes, 3 de enero de 2022
Osiribarko erreka toponimoa
sábado, 24 de octubre de 2020
Sugaosin toponimoa
Arrasateko toponimo honen ezagutza hiru lekukoren bidez heldu zaigu, Arrasateko toponimia liburuan jasoa, 290. or.:
Toponimoak bi elementu lituzke, suga- 'suge' eta osin, hau da, sugeen osina, putzua. Suge izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, agertzen da 1562. urtean, Landucciren hiztegian. Kontuan izanik toponimoaren lehenengo lekukoa 1475. urtekoa dela, suge hitzaren lekukotza ia mende bat aurreratuko litzateke, suga- eratorpeneko aldaeran agertzen bada ere.
Dirudienez, XVIII. mende erdialdetik ez da berriz jaso eta, beraz, toponimoa galdua da.
martes, 2 de abril de 2019
Margaritosin toponimoa
Erdi Aroan baino ez den agertzen toponimoa hau zaila da kokatzeko baina Gipuzkoan edo Nafarroan izango zen, ziurrenik.
Bi lekukoren bitartez ezaguna da, Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuan agertzen dira, 85. agirian 1364. urtekoan, Sancho Yuaynes de Margaritossin eta
Martin Ochoa de Margaritossuyn.
Nahiz eta <ss> idatzi, badirudi egun <s> idatziko zela, agiri berean daude Beassayn, Barassoayn, Liçassoayn, egun <s> bakar batez idatziak.
Toponimoa bi elementuz osatuta izango zen, Margarita antroponimoaz eta osin izen ezagunaz.
Margarita izenaz, A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz liburukoa:
Laburtzeko, Margarita emakumezko antroponimoa eta osin izena batuz sortuko zen Margaritosin toponimoa.

"1.112. MARGARITA, emakume-izena: latinez margarita, -ae, perla bat da, pitxia, [...]. Antiokhia-n birjina eta martiri izanikoaren izena da, 275 urte inguruan. Arana Goiri-k Margaritta gizonezkoentzat ipintzen du, eta Margaritte emakumezkoentzat, eta hori anakhronismo bat besterik ez da (167). Ez dirudi beste hizkuntzetan normalki maskulinorik duenik.Bigarren elementua lehenago aipatutako osin litzateke, toponimoaren lekukoetan ossin eta ossuyn bezala agertzen dena. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago osuin aldaerarik. Beharbada kakografia zen, baina ezin da alde batera utzi *osuin aldaera inoiz izan zela, eta gerora osun bezala iraun zuela, azken aldaera hau bada.
Santa Margarita birjina martin bilakatu zen Antiokhian (Pisidia) 275 urte inguruan, Larousse hiztegiaren araura.
[...] Ikus XIV menderako MARGARITA Nafarroan: Margarita, (1366, PN-XIV, F.Sang., 488 orr.), Roncessuailles-en.
Katalunian, ordea, Margarida agertzen da berrogei aldiz 1553 urteko dokumentazioan, eta hiru aldiz Ourense-n 1454-koan, Kremer-en araura (168), vokal arteko oklusivo gorra ozendurik duela.
XII mendean Nafarroa-ko erregina ere hala deitzen zen: Ego Garsias Dei gratia rex, una cum coniuge mea regina dompna Margarita, (1136, Doc. Artajoneses, dok. 81); eta XIII menderako bada MARCHARITA ere, agian hypokoristikoa: domna Maria Marcharita / Domicu Marcharita, (1213, El gran Pr. Nav., dok. 150).
————————
167 Obr. Compl., ‘Lenengo egutegi bizkattarra 1898’, 1635 orr."
Laburtzeko, Margarita emakumezko antroponimoa eta osin izena batuz sortuko zen Margaritosin toponimoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)