sábado, 24 de octubre de 2020

Sugaosin toponimoa

 Arrasateko toponimo honen ezagutza hiru lekukoren bidez heldu zaigu, Arrasateko toponimia liburuan jasoa, 290. or.:

Hiru lekuko dira eta bi aldaera daude, baina erdikoa, Sugueozin dena, bitxia da, alde batetik oinarriko /e/ bokala berrezarri da, eta bestetik, txistukarien neutralizazioaren lekukoa izan daiteke, jatorrian <s> izango zelako, etimologian oinarri harturik.
Toponimoak bi elementu lituzke, suga- 'suge' eta osin, hau da, sugeen osina, putzua. Suge izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, agertzen da 1562. urtean, Landucciren hiztegian. Kontuan izanik toponimoaren lehenengo lekukoa 1475. urtekoa dela, suge hitzaren lekukotza ia mende bat aurreratuko litzateke, suga- eratorpeneko aldaeran agertzen bada ere.
Dirudienez, XVIII. mende erdialdetik ez da berriz jaso eta, beraz, toponimoa galdua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario