Arrikibar da Arabako Aiarako aurkintza bat, baita ere Zeanuriko baserri bat. Izendegi ofizialeko Zeanuriko lekukoak XVII. mendekoak dira, Arriquibar (1617, 1671), geroko lekukoetan ez dago ezberdintasunik. Arabako toponimoaren lekukotza oso berria da, XX. mendearen bukaerakoa eta hiru aldaera daude: Arrikibar, Alikibar eta Likibar (1990). Azken biak Arrikibar izenetik sortu zitezkeen, lehenik Alikibar sortuko zen dardarkarien disimilazioagatik eta gero, aferesia gertatu eta Likibar agertu zen.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Arriquibar [N, TO]Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude, egun dagoen izen bera dutela:Arrikibar toponimoa aztertzeko, bi elementu antzematen dira, harri eta ibar izenak, baina tartean kontsonante bat dago, /k/ herskaria. Auñamendi entziklopediaren arabera, Arrikibar toponimoaren tarteko elementua -ki atzizkia da:
Arriquibar (el molino de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (el molino en el varrio de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa azesoria a la de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Alzuaga (cofradia de)], Ceanuri 18.1799, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arsuaga y Ocerinburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria corriente de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar+) (Gabriel de Aspe administrador de la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar_de_Guinea (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arrikibar. Apellido vasco.Egitura hori aski bitxia da eta beharbada beste azalbide bat lehenestekoa da eta agian jatorrizko izenetik bi aldaketa gertatu dira. Horrela, toponimo osoa azalduko litzateke. Hasteko, beharbada deigarriena da metatesi bat antzematea, k-rr > rr-k. Beraz, hasieran bi elementu izango ziren, aker eta ibar izenak eta orduan *Akerribar sortuko zen. Gero, dardarkari bikoitza izateagatik, lehenengoa aldendu zen, metatesi bat gertatuz: *Arrekibar. Azkenik, bigarren silabako bokala aldatu zen, agian hurrengoaren eraginez, baina ezin da alde batera utzi orduan hasieran (h)arri izango zela. Laburbilduz, aker eta ibar hitzekin sortutako *Akerribar jatorrizkoaren dardarkari bikoitza saihesteko *Arrekibar sortuko zen eta ondoren, agian herri etimologiagatik Arrikibar jaioa zen. Aurreko egoeren lekukorik ez dago eta ziurrenik ez da agertuko baina horrela toponimo osoa guztiz azalduko litzateke.
Etimologia
Ver ARRI (3), KI, IBAR (5).