Mendrika da Lekarozko aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mendearen hasierakoak dira:
mendrica (1702)Azken lekukoa da ahozkoa, antza denez i-a > i-e bilakaera gertatu da. Azterketa etimologikoa egiteko aipatu behar da Mendeika eta Menderika toponimoekiko antza. Izan ere, *Menderika > Mendrika bilakaera ontzat hartzekoa litzateke. Baina arazo toponimoaren kokapenean dago, -ika atzizkiaren eremua sartaldekoa da, Arabako eta Bizkaiko sartaldean. Hortik kanpoko lekukoak oso urriak dira, nahiz eta toponimo gutxi batzuk izan. Nafarroan Zabaldika dago, Esteribarko kontzejua, baita Zuñiga ere. Azken toponimo honek lekuko zaharrenetan Beztunica, Buztunica daude, bilakaera erromantzezkoa jasan zuelako, Menerdiga toponimoa bezala.
mendiricagaña (1709)
mendrique (sic) (1894)
mendrika (1998)
mendríke (1992-1999)
Beraz, toponimo hau sartaldean izanez gero, etimologia argiagoa izan zezakeen, baina Nafarroan izanik, zalantzazko bihurtzen da. Beharbada handik eramandako toponimoa da eta ondoren sinkopa jasan zuen, egun duen izena eskuratuz.