Arabako toponimo honetaz lekuko bakarra baino ez dago, Gerado Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan jasoa:
DONORGUIBURUA, 1616, labrantío de Urarte.Lekuko bakarra da, eta gainera, sortu zenetik aldaketa batzuk jaso omen ditu; baina, hala ere, analizatzekoa da. Lau elementu lituzke: done + Jurgi + buru + -a. Aldaketa larrienak antroponimoaren hasierakoak dira, antzekoa gertatu zen Doneakue toponimoan, /j/ galdu zelako. Etimologia sendotzeko badago gaur egungo lekuko bat, José Antonio González Salazar-en Cuadernos de toponimia 2 Montaña alavesa liburuko 53. orrialdean, Urarteko toponimoa zerrendatzen duenean hauxe jarri zuen:
48.— San JorgeBeraz, hagionimoak iraun du, nahiz eta erdaraz izan, hizkuntzen ordezkapena izan delako, baina santu izena ez da galdu.
Hagionimo hori behin baino gehiagotan aztertua izan da blog honetan, Sandurdi eta Sangurti toponimoetan, hain zuzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario