viernes, 20 de marzo de 2026

Akeuri toponimoa

 Akeuri da Zeanuriko toponimo bat, baserria eta dorretxea izendatzeko. Gainera, Akeurizarra izeneko baserria ere bada. XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Aqueuri [N, TO]
Aqueuri (el molino de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aqueuri (el molino de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Aqueuri (la casa de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Aqueuri (la torre de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Aqueuri_Torre (la casa de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Aqueuri_Zarra (la casa de) [Asterria (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenak, XVII. mendearen hasierakoak, daude Dokuklik web-gunean, deitura bihurturik, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta guztiak familia berekoak dira:

Toponimoak, beraz, gutxienez 400 urte iraun du aldaketarik gabe eta bi elementu ditu, bukaerakoa argia da, huri izena delako. Hasierakoa zailagoa da, ake- hori ezezaguna da, baina beharbada aldaketa zahar baten ondorengoa da, euskal hitz zahar batzuetan bukaerako dardarkaria galdu ohi da, adibidez, ezagunak da hamar zenbaki izenarekin sortutako hamabi, hamahiru... Bilakabide hori toponimo honetan gertatu bada, egitura litzateke ake- 'aker' + huri. Gogoan hartzekoa da Bizkaiko beste toponimo bat, aipatutako liburuan lekuko batzuk dituena, Akesolo:
Aquesolo [N, TO]
Aquesolo (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Aquesolo (la casa de) [Oba_de_Abajo (cofradia de)], Dima, a.1799, FogVizcayaMs.
Aquesolo (la cassa de) [Oar (cofradia de)], Dima, a.1704, FogVizcayaMs.
Dirudienez, honetarako eman ohi den azalpena da, aker + solo, beraz, bilakabide bera hitz berarekin genuke Bizkaian. Dena den, bitxia da aker + huri bezalako elkarketa, normalean PI + huri egitura izan ohi delako, Otxanduri toponimoan bezala. Aker izan liteke baten izengoitia? Dena den, ez da ahaztekoa lurralde berean dagoen Basauri herri izena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario