Arabako toponimo zahar honen lekuko bakarra dago, XVI. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
CRISTOBAREGAÑA, 1548, término de la mojonera de Elburgo.Toponimo zaharra bada ere, gardena da, hiru elementu ditu, bukaeran artikulua, aurrerago gain izena eta azkenik, interesgarriena oinarria da, Kristobare antroponimoa dagoelako:
KristobareHau da Kristobal ezagunagoaren aldaera, Kristobalsoro toponimokoa, adibidez. Kristobare aldaeraraino heltzeko bi urrats beharrezkoak genituzke, Kristobal izenetik abiatuz: Kristobal > *Kristobale > Kristobare. Dirudienez, ez da jaso EODAren orrian Kristobareren lekuko zaharrik baina aztergai izan denaren toponimoak erakusten du XVI. mendean edo lehenago Kristobare izan zela, lekuko toponimikoa bada ere.
Cristóbal (gaztelania), Christophe (frantsesa)
Greziar jatorriko Christophoros ('Kristo daramana') izenetik. Kondairak dioenez, Kristobalek jaun indartsu baten zerbitzari izan nahi zuen. Erromako enperadorea eta deabrua zerbitzatu ondoren jendea ibaian zehar garraiatzen ibili zen, Jainkoa zerbitzatu nahiz. Azkenean Jesus bera agertu zitzaion, haur itxuran, eta hau ere ugaldean zehar garraiatu. Honi zor zaio izena. Gidarien patroia da. Santuaren eguna ekainaren 10ean da. Aldaerak: Kostobare, Kostobaro eta Kristobal.
No hay comentarios:
Publicar un comentario