lunes, 23 de marzo de 2026

Barbaran toponimoa

 Barbaran da Amurrioko erreka-zuloa, sakana. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, egun dagoen bezala, analiza daiteke. Lehenagoko aldaketak izan badira, ziurrenik etimologia aldatu beharko litzateke, osorik edo zatiz.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian Barba antroponimoa eta bukaeran haran izena. Toponimoaren kokapena bat dator emandako etimologiarekin, behintzat, azken elementua, haran, beheko lekuetan izan ohi dela, sakanetan, esaterako.
Antroponimoa ez da ezezaguna euskal lurretan eta toponimo eratorriak ere badira, hemen aztertutako Barbaena eta Barbasagasti toponimoak bezala.
Hala ere, ezin da baztertu oinarrian Barbara emakumezko aldaera izatea, Barbara + haran? Orduan haplologia gertatuko zen, antroponimoaren azken silaba eta haran izenaren hasiera elkartzean batuko ziren. Antroponimo horrek aztarrena utzi du euskal toponimian, Barbaraetxe toponimoan esaterako. Antroponimo honen bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukotza handia da:

Barba antroponimoa, aldiz, galdurik zegoen XVI. mendetik, lekukorik ez da aurkitu mende horretan. Beraz, antroponimo honen erabilera Barbararena baino lehenago galdu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario