Ataungo toponimoen artean Atxintxardi dago:
AtxintxardiToponimo honek antz handia du Atxingardi toponimoarekin, blog honetan aztertua. Bere egituran *atxingarri hitza eta -di atzizkia genituzke, aipatutako sarreran Atxingarri toponimoa ere azaltzen da. Atxintxardi toponimoan -di atzizkia genuke eta oinarrian *atxintxar hitza, Orotariko Euskal Hiztegian ez dagoena, baina bai nahiko antzekoa den hartxinga izena:
Atxintxardi: (= pedrezuelas).
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Aralar
Erreferentzia: 25. karp. 398. zk. 10347 erreg.
hartxinga.Beharbada hitza garai batean *artxintxar zen eta hasierakoa harri hitzaren eratorpen aldaera litzateke, hartxinga hitzean bezala.
1. "Pizarra (V-gip)" A Apend.
2. (V-gip ap. Iz ArOñ ), artxiña (V-gip ap. Iz ArOñ ).
" Artxínga bat: pedregal de piedra menuda" Iz ArOñ. " Artxínga, artxíña: piedra menuda y suelta. [...]. Artxingia, artxiñia, id. Artxínga-lurra: la tierra con piedrecillas, id. la tierra mezclada con piedrecillas" Ib..
No hay comentarios:
Publicar un comentario