Santruman da Elorrioko baseliza bat, badu beste izen bat, San Urbano:
Honetaz gain, Elorrioko beste toponimo batek izen bera du, baina izen lehenetsia Pagatzabenta da eta bere bigarren izena Santruman:Toponimoaren lekuko zaharrik ez badago ere, analisi errazekoa da jakinik Santruman eta San Urbano izen bera direla. Kontuan izanik euskal izena, hasierako *Sant Urban hagionimoa izango zen, santu izena; ondoren bi aldaketa gertatu ziren, batetik b-n > m-b asimilazioa, euskaraz ezaguna eta azkenik, dardarkariaren metatesia.Munduaren beste aldean, Kolonbian, bada oso toponimo antzekoa, Páramo de Santurbán. Bizkaiko toponimoetatik bereizten da bi aldaketagatik, gorago aipatuak.


No hay comentarios:
Publicar un comentario